Azpiegitura

3Dko teknologien eta soluzioen laborategia

Laboratorio de tecnologías y soluciones 3D

3Dko teknologiak eta soluzioak errealitatea atzitzeko, digitalizatzeko eta mundu birtualera eramateko, enpresei balioa eskaintzeko.

Gure balioa teknologia anitzeko zerbitzuen proiektuak lantzeko gai izateak ematen digu; zerbitzu horietan zenbait motatako 4.0 teknologiak nahasten dira.

Deskribapena

ZERBITZUAK:

  • 3Dko digitalizazioa: errealitatea atzitzeko ekipamenduak erabiltzen ditugu aktiboak (piezak, makineria, instalazioak, eraikinak eta azpiegiturak, besteak beste) digitalizatzeko, hala nola eskuzko eskanerrak, mapatze-ekipamendu mugikorrak, lurreko laser bidezko eskanerrak edo sentsore askoko droneak.
  • 3Dko ereduak egitea: 3Dko datuak oinarri hartuta 3Dko ereduak egiteko zerbitzuak eskaintzen ditugu. CAD softwareak (BIM, Plant3D, Rhino eta Solidworks) erabiltzen ditugu dokumentazio eguneratua, zehatza eta azkarra sortzeko.
  • 3Dko ikuskapena: aktibo baten bi egoera edo une geometriko kontrajartzen ditugu, lerrokatuta, haien artean dibergentzia geometrikoak hautemateko. Dimentsio-dibergentzia horiek aktiboaren koloretako 3Dko mapa baten bidez edo alderatzen diren bi osagaiak erakusten dituzten sekzioen bidez bistaratzen dira. Oso baliagarria da inpaktu mekanikoek edo korrosioak eragindako deformazioen bilakaera monitorizatzeko.
  • Biki digitala, aktiboei buruzko informazioa kudeatzeko. Sistema industrialak integratzeko hodeiko plataforma bat sortzen dugu, non bat egiten baitute 3Dko bistaratzaile batek, zeinak ahalmena baitu datuak kudeatzeko eta bistaratzeko, eta zenbait APIk, hainbat datu-baserekin konektatzeko: izan estatikoak (mota guztietako dokumentuen kudeatzaileak: word, excel, pdf) edo dinamikoak (realtime sentsoreak – SCADAk, mantentze prediktiboa, GMAOak eta ERPak).

Nori zuzendua

Aktiboen bizi-zikloko agenteak:

  • Diseinatzaileak.
  • Instalatzaileak.
  • Eraikuntza-enpresak.
  • Mantentze-lanen arduradunak.
  • Decommissioningaren / eraisketaren eta balorizazioaren arduradunak.
Ikusi gehiago
Catálogo de servicios tecnológicos en edificación y obra civil

Eraikuntzako eta obra zibileko zerbitzu teknologikoen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa