Azpiegitura

Bateragarritasun elektromagnetikoko (EMC) saiakuntzen laborategia

Laboratorio de ensayos compatibilidad electromagnética (EMC)

Immunitatearen eta emisibitatearen alorretan bateragarritasun elektromagnetikoko probak egiteko prestatutako instalazioak. Sektore elektrikorako eta telekomunikazioen sektorerako zerbitzuak eskaintzen dituzte batez ere, eta irratia, 3G, 4G, IoT eta PLC duten ekipamenduetarako ahalmen espezifikoak dituzte.

Deskribapena

Europarako CE marka eta azken bezeroaren EMC eskakizunak bermatzeko beharra duten saiakuntzak egiten ditugu laborategi honetan.

Gure instalazioetan, saiakuntza ziurtatuetarako ganbera erdianekoiko bat dago, ezaugarri nagusi hauek dituena:

  • EMI neurketak 3 m-ra.
  • CISPR 16-1-4 araua (NSA) betetzea.
  • Bizitegi- eta industria-inguruneetarako immunitate-mailak.
  • 2 m-ko diametroko plataforma birakaria.
  • 50 Hz eta 6 GHz bitarteko maiztasun-tartea.

Aurreziurtapen-ganbera bat ere badugu (fabrikatzaileen produktuak garatzeko aukera duena), eta Faradayren kanpai bat (saiakuntza gidatuetarako).

Tresna hauek daude laborategian, besteak beste: oinarri-estazioen emuladoreak (2G, 3G, 4G, NB-IoT, LTE Cat.M), eta ZigBee, WiFi, Bluetooth, PRIME eta Wi-Sun komunikazio-ekipamenduak.

 Gainera, EMC direktibari dagokionez erakunde jakinarazia gara.

Nori zuzendua

  • Ekipamendu elektrikoen, elektronikoen eta telekomunikazio-ekipamenduen fabrikatzaileak.

Akreditazioak eta ziurtagiriak

Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE148
Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Catálogo de Servicios de Digital Labs

Digital Labseko zerbitzuen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa