Azpiegitura

    Biomaterialen karakterizazio biologikorako zentroa

    Centro de caracterización biológica de biomateriales

    Biomaterialen eta produktu sanitarioen ebaluazio biologikoa egiten da gure zentroan. Horretarako, zelula-kultiboetarako gela bat eta bioteknologiako eta mikrobiologiako laborategi bat ditugu.

    Deskribapena

    Laborategiak ekipamendu hau du:

    • Korronte laminarreko kanpaiak.
    • Autoklabeak.
    • Labe inkubagailuak eta ganbera klimatikoa.
    • Hozkailuak, izozkailuak eta ultraizozkailua ( –80 ºC).
    • Doitasunezko balantza.
    • UV argi ikusgaiaren espektrofotometroa.
    • Fluoreszentzia-espektrofotometroa.
    • UV argirako, fluoreszentziarako eta lumineszentziarako mikroplaka-irakurgailua.
    • Eskuzko kolonia-kontagailua.
    • Koagulometro erdiautomatikoa.
    • Biofilma eratzeko erreaktorea.
    • Likidoen banagailu automatikoak.
    • Erauzketa kimikoko kanpaia.
    • Lagin histologikoak prestatzeko enbutigailua, kriostatoa eta mikrotomoa.

    Zelula-kultiboetarako gela areto garbi bat da, 100.000 klasekoa, zuria, eta ekipamendu hau du:

    • Korronte laminarreko kanpaia eta segurtasun biologikoko kanpaia.
    • CO2-kontrola duten labe inkubagailuak.
    • Autoklabea.
    • Zentrifugagailu hoztua.
    • PCR termoziklagailua.
    • Elektroforesi bertikala eta horizontala.
    • Transiluminagailua.
    • Mikroskopio alderantzikatua.
    • Fluoreszentzia-mikroskopioa.

    Nori zuzendua

    • Enpresak.
    • Unibertsitateak.
    • Ikerketa-zentroak.