Biobateragarritasuna ISO 10993 arauari jarraituta ebaluatzeko analisiak egiten ditugu, in vivo eta in vitro saiakuntza biologikoak eta karakterizazio kimikoko saiakuntzak eginez. Saiakuntza hauek egiten ditugu gure laborategietan: SAIAKUNTZA MIKROBIOLOGIKOAK:
- Gainazal, likido eta hautsetako mikrobioen aurkako jardueraren ebaluazioa erreferentziazko estandarren eta/edo ebaluatu beharreko produktuari egokitutako estandarren arabera.
- Gainazaletan biofilma itsasteko eta sortzeko saiakuntzak.
- Saiakuntza mikrobiologikoak. Agarretan barraiatzea – antibiograma.
- Saiakuntzak biozida (desinfektatzaileak) eta antiseptikoekin.
- Bioburdenaren eta esterilitatearen ebaluazioa.
SAIAKUNTZA ZELULARRAK:
- Aztertu beharreko produktuarne erabileraren araberako zitotoxititate-saiakuntzak zelula-lerroetan.
- Itsaspen, ugaltze eta bereizte zelularreko saiakuntzak.
- Hantura, apoptosi eta nekrosi zelularreko saiakuntzak.
- Saiakuntza molekularrak: DNA, RNA eta proteinak erauztea eta kuantifikatzea, eta markatzaile molekularren espresioa, PCR, qRT-PCR eta ELISA erabiliz.
NANOTOXIKOLOGIA:
- Narritadura eta korrosio dermikoa eta okularra in vitro.
- In vitro sentsibilizazioa.
- Mutagenizitatea.
- Ahozko eta azaleko toxikotasun akutua.
In vitro eta in vivo saiakuntza toxikologikoko metodoak nanomaterialetara egokitzen ditugu. Nanopartikulak zeluletan metatzearen inguruko probak ere egiten ditugu.