Gure instalazioek –aintzindariak dira Europan– aukera ematen diete enpresei arrakasta-kasuak ezagutzeko, esperimentatzeko eta irtenbide teknologikoen eta negozio-ereduen saiakuntzak egiteko, gero martxan jartzeko.

      Askotariko saiakuntzak egiten ditugu: datu industrialaren burujabetzaren kudeaketatik hasi, eta energia-, fabrikazio- edo automobilgintza-sektoreetarako trazabilitate-plataformetaraino.

      Deskribapena

      Azpiegitura horri esker, aukera hauek ditugu:

      • Soluzio helduak ematea, prest daudenak aste gutxiren buruan kontzeptu-probak eta proba pilotuak egin eta ezartzeko.
      • Proiektu konplexuei ekitea, bizi-ziklo osoan, gure diziplina anitzeko taldeen eta instalazio industrialen bidez.

      Gure instalazioetan konputazio zientifikorako zentro bat dugu, blockchainean espezializatua, baita fabrikazio aurreratuan, energian edo automobilgintzan soluzio sektorialak esperimentatzeko eta haien pilotajea egiteko azpiegitura espezifikoak ere. Haien artean, hauek nabarmentzen ditugu:

      • KUBIK: laborategi-eraikin esperimentala, mundu osoan aitzindaria.
      • INGRID: sare elektriko adimenduneko azpiegiturak dituen laborategia.
      • ICSSY LAB: zibersegurtasun industrialeko eta automatizazio- eta kontrol-teknologietako laborategia.

      Gure laborategia Basque Cybersecurity Centrek koordinatzen duen Basque Digital Innovation Hubeko zibersegurtasun-nodoaren parte da.

      Nori zuzendua

      • Enpresak:
        • ETEak
        • Start-upak
        • Enpresa handiak
      • Klusterrak
      • Enpresa-elkarteak
      • Digital Innovation Hubak

      Nazioarteko presentzia

      ECSO
      Enterprise Ethereum Alliance
      Hyperledger
      Industrial Data Space Association
      Industrial Internet Consortium
      AIOTI