Instalazio aitzindariak Europan, langileak trebatzera eta ikerketara bideratuak, bai eta ingurune birtual batean zibersegurtasuneko teknologia berriak garatzera eta baliozkotzera ere (Cyber-Range).

    Gure laborategia Basque Cybersecurity Centrek koordinatzen duen Basque Digital Innovation Hubeko zibersegurtasun-nodoaren parte da.

    Deskribapena

    Laborategi honek beharrezko azpiegitura du, enpresek Cyber-Rangeko agertokiak eratu, zehaztu eta inplementatzeko modua izan dezaten.

    Hauek dira laborategiak eman ditzakeen zerbitzuak:

    • Banakako eta taldeko trebakuntza praktikoa (Red Teamy Blue Team gisako ariketak).
    • Cyber-Rangeko agertokiak zehaztea eta inplementatzea.
    • Cyber-Rangeko teknologiak probatzea eta esperimentatzea,
    • I+Gko proiektuak.
    • Showrooma.
    • Elkarlana eta coworkinga.

    Azpiegiturak dituen ekipamenduak eta osagaiak:

    • Cyber-Range master room: azpiegitura horrek aukera ematen du Cyber-Rangeak gauzatzeko, eta 10 pertsonarainoko taldeek parte har dezakete. Parte-hartzaile bakoitzak pantaila bikoitzeko workstation bat du, Cyber-Rangea garatu ahal izateko.
    • Security Operations Center (SOC): eragiketa-zentro honek Cyber-Rangea kontrolatzeko ekipamendua du. Monitorizatzeko, gainbegiratzeko eta IPS, IDS eta SIEM erasoak prebenitzeko software bat du, eta IT/OT sistemen egonkortasuna, segurtasuna eta funtzionamendua indartzeko tresnak ditu.

    Nori zuzendua

    • Enpresak:
      • ETEak
      • Start-upak
      • Enpresa handiak
    • Digital Innovation Hubak
    • Klusterrak
    • Gure teknologiak haien negozio eta sektoreetan dituen inpaktua eta onurak aztertu eta esperimentatu nahi dituzten enpresa-elkarteak

    Nazioarteko presentzia

    ECSO
    Industrial Data Space Association
    Industrial Internet Consortium
    Enterprise Ethereum Alliance
    Hyperledger
    UNE/ISO