Azpiegitura

Detekziorako eta diagnostikorako ultrasoinu-laborategia

Laboratorio de ultrasonidos para detección y diagnóstico

Material eta egituretan ultrasoinu bidez akats edo parametro fisikoak detektatu, karakterizatu eta diagnostikatzeko, substantzien karakterizazio ez-suntsitzaile eta ez-inbaditzailea egiteko eta egitura metalikoetarako edo konpositeetan oinarritzen diren egituretarako SMH sistemak garatzeko gailu eta sistemen laborategia.

Deskribapena

Laborategiak ekipamendu osoa du:

  • Maiztasun-ekorketa bidezko OMICRON LAB BODE 100 inpedantzia-neurgailua.
  • Ultrasoinuzko kanal bakarreko pulser-receiverrak: Olympus EPOCH 600 eta Dasel ULTRASCOPE IMAGE (300kHz-30kHz).
  • Phased arrayrako kanal anitzeko pulser-receiver ultrasonikoa: Omniscan MX.
  • ULTRATEK PCIUT3100M ultrasoinuetarako seinalea sortzeko eta atzitzeko kanal anitzeko txartel elektronikoa. Tentsio handiko uhin-tren birkonfiguragarri eta programagarrien igorgailua eta jasotzailea.
  • Murgiltze-andel bidezko eskaneatze ultrasonikoa egiteko eta erradiazio ultrasonikoko eremuak neurtzeko Acoustic Intensity Measurement System sistema (Onda Corporation AIMS).
  • Transduktore ultrasoniko elementu bakarrekoak, dualak eta arrayak (Olympus, GE, Imasonic eta guk eginak), 250 kHz eta 20 MHz bitartekoak.
  • TTI TG550 (5 MHz) doitasunezko funtzioen sorgailua.
  • Agilent Technologies 33250A (80 MHz) funtzio arbitrarioen sorgailu programagarria.
  • Osziloskopio digitalak:
    • Tektronix TDS1012 (100 MHz), 2 kanalekoa, PCra konektatzeko TEKTRONIX TDS2MEM moduluduna.
    • Agilent Technologies DSO5012A (100 MHz), 2 kanalekoa.
    • Agilent Technologies DSO7014B (100 MHz), 4 kanalekoa.
  • Data Logge Fluke 189 sistema multimetro digitala, PCra konektatzeko FVF-SC2 softwareduna.
  • TTI EX354T (300 W) elikatze-iturria.
  • BERTAN 105 tentsio handiko iturria, material piezoelektrikoak polarizatzeko.

Nori zuzendua

  • Produktuen kalitatea hobetu nahi duten eta mota guztietako pieza eta egitura metalikoak egiten dituzten enpresak.
  • Azpiegitura kritikoen eta prestazio handiko azpiegituren mantentze-lanak egiten dituzten enpresa eta erakundeak, haien segurtatzea, kontrola eta balio-bizitzaren monitorizazioa hobetu nahi dutenak.
  • Produktuen kalitatea monitorizatu nahi duten enpresa fabrikatzaileak.
  • NDT bidezko ikuskapena egiten duten enpresak eta produktuak berritu nahi dituzten detekzio-ekipamenduen fabrikatzaileak.

Katalogoa. Industria 4.0. Laugarren industria-iraultzaren motorra (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa