Azpiegitura

    Fabrikazio aditiboko (WAAM TIG/MAG) zelula malgua

    Célula flexible de Fabricación Aditiva (WAAM TIG/MAG)

    Plasma eta hari bidezko nahiz MIG/MAG bidezko WAAM teknologiako fabrikazio aditiborako egokitutako zelula robotizatua.

    Sentsore integratuak ditu, materiala behar bezala jalkitzen dela ziurtatzeko, jalkitze-parametroak dagoeneko jalkita dagoen materialaren eta bukaerako piezaren ezaugarri geometrikoen arabera egokituta.

    Deskribapena

    Hauek dira zelula robotizatu honen osagai aipagarrienak:

    • 2 Fanuc robot antropometriko.
    • 2 Fanuc ardatzeko mahaia.
    • EWMren Titan teknologia (MaG).
    • TIG teknologia.
    • Mahai birakari iraulketaduna.

    Zelula honen erabileretako batzuk hauek dira:

    • WAAM bidezko fabrikazio aditiboarekin (plasma eta MIG bidezkoa) geometriak egitea.
    • Teknologia honen bidez piezak fabrikatzeko bideragarritasuna aztertzea.
    • Fabrikazio aditiborako ereduak garatzea.
    • Piezen diseinuan laguntzea.
    • Fabrikazio aditiborako produktu berriak baliozkotzea eta haiei buruzko aholkularitza ematea.
    • Trebakuntza.

    Nori zuzendua

    Sektore metalmekanikoa:

    • Produktuaren garatzaileak, makineria-, ekipamendu- eta osagai-fabrikatzaileak.
    • Zerbitzu industrialen hornitzaileak (kontrola, programazioa/softwarea, diseinua, simulazioa eta kalkulua).
    • Azken erabiltzaileak.
    industria-40-mini

    Katalogoa. Industria 4.0. Laugarren industria-iraultzaren motorra (gaztelaniaz)

    Deskargatu PDFa