Azpiegitura

    Fabrikazio hibridoko zelula (fresaketa, torneaketa eta LMD)

    Célula fabricación híbrida (sustractivo + aditivo)

    Produktibitate handiko 5 ardatzeko mekanizazio-zentroa, mahai finkoko eta habe mugikorreko arkitekturan, plater horizontal eta bertikalarekin torneaketa-prozesuak gauzatzeko, 5 ardatzeko mekanizazioa egiteko eta LMD-hauts bidezko fabrikazio aditiborako ahalmenarekin.

    Deskribapena

    Ezaugarri hauek ditu produktibitate handiko 5 ardatzeko mekanizazio-zentroaren ezaugarriak, mahai finkoko eta habe mugikorreko arkitekturan:

    • Plater horizontalarekin (biraketa ø =750 mm) eta bertikalarekin (biraketa ø =1.100 mm) torneaketa-prozesuak gauzatzeko ahalmena.
    • 5 ardatzeko mekanizazioa, A+B eta B+C.
    • LMD-hauts bidezko fabrikazio aditiboa, X/Y/Z ibilbideekin eta 1.600/800/900 mm eta ±105°-ko B-arekin (±45°, LMDn).
    • Ibilbideak programatzeko eta PowerMill CAM komertzialean simulatzeko ahalmena.

    Hauek dira zelularen osagaiak:

    • 3 kW-eko zuntzezko FL030 MM(FFC/FFS) laser-iturria.
    • Lotec hozte-sistema.
    • Rofin fabrikatzailearen LMD YC52 burua, 4 bidekoa edo jarraitua.
    • Argi egituratuko teknologia, piezak neurtzeko.
    • Sulzer Metco TWIN-10-C hauts-elikagailua.
    • Bainu urtua monitorizatzeko OPTRIS markako ganbera termografikoa (T-tartea: 1.000-2.000 °C).
    • IDM sentsorea, altuera kontrolatzeko.

    Nori zuzendua

    • Sektore metalmekanikoa:
      • Produktuaren garatzaileak, makineria-, ekipamendu- eta osagai-fabrikatzaileak.
      • Zerbitzu industrialen hornitzaileak (kontrola, programazioa/softwarea, diseinua, simulazioa eta kalkulua).
      • Azken erabiltzaileak.