Azpiegitura

    Goi-tentsioko saiakuntzetarako laborategia

    Laboratorio de ensayos de Alta Tensión

    Goi-tentsioko laborategia, garraio- eta banaketa-sareko ekipamenduentzako tipo-saiakuntzak egiten espezializatua.

    Bi saiakuntza-eremu malgu eta independente ditugu, saiakuntzen beharren eta izaeraren arabera egokitzen direnak; horrek aukera ematen du goi-tentsioko saiakuntzak aldi berean egiteko.

    Deskribapena

    Goi-tentsioko laborategiko saiakuntza-eremuetan, garraio- eta banaketa-sareko ekipamenduen produktuen saiakuntzak eta pertsonak goi-tentsioetatik babesteko ekipamenduenak egiten dira.

    Produktu bakoitzari dagozkion IEC arauen arabera egiten dira saiakuntzak, baita bezeroek adierazitako zehaztapenen arabera ere.

    Saiakuntza-eremu hauek azpimarratzen dira:

    Goi-tentsioko eremua:

    • Maiztasun industrialeko saiakuntzak euritan eta lehorrean, 300 kV-raino.
    • RIV saiakuntzak eta 300 kV-rainoko deskarga partzialenak.
    • Tximistaren erako bulkadaren saiakuntzak euritan eta lehorrean, 800 kV-raino.
    • Tximista ebaki erako saiakuntzak euritan eta lehorrean, 800 kV-raino.

    Tentsio oso altuko eremua:

    • Maiztasun industrialeko saiakuntzak euritan eta lehorrean, 550 kV-raino.
    • Maiztasun industrialeko saiakuntzak karga kapazitiboetan, 300 kV-raino.
    • RIV saiakuntzak eta 550 kV-rainoko deskarga partzialenak.
    • Tximistaren erako bulkadaren saiakuntzak euripean eta lehorrean, 1.500 kV-raino.
    • Tximista ebaki erako saiakuntzak euripean eta lehorrean, 1.500 kV-raino.

    Nori zuzendua

    • Banaketa- eta garraio-sareetarako ekipamendu elektrikoen fabrikatzaileak.
    • Goi-tentsioko saiakuntza elektrikoak behar dituzten elektrizitate-sektoreko agenteak.
    • Elektrizitate-konpainiak.
    • Ingeniaritzak.

    Akreditazioak eta aintzatespenak

    Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE148
    Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
    Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
    Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
    Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
    Behe-tentsioko segurtasuneko 2014/35/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
    Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
    Neurketa-tresnetako 2014/32/ EU MID Direktibarako erakunde jakinarazia
    Lovag
    LOVAG (Tentsio Baxuko Hitzarmen Taldea) Europako elkarteak erregistratutako ES-02 laborategia
    IEC
    IECEEren CB eskemen saiakuntzetarako laborategia