Azpiegitura

Interakzio aurreratuko laborategia (IMMERSIVITY LAB)

Laboratorio de interacción avanzada (IMMERSIVITY LAB)

Laborategi honetan ditugun sistemek aukera ematen digute jarduerak monitorizatzeko eta gidatzeko pertsona ere prozesuan beste elementuen pare integratuta, haren gaitasunak sustatuz eta ingurune sinbiotiko bat sortuz sistemen, objektuen eta pertsonen artean.

Deskribapena

Laborategi honek zenbait eremu ditu teknologiaren arabera, baina eremu guztien arteko lotura interakzioa da. Agertoki egokia da prototipoak sortzeko eta esperientzia edo kontzeptu berriak garatzeko, esperimentatzeko eta probatzeko errealitate birtualeko, areagotuko eta mistoko teknologiekin.

Azpiegiturak gailu komertzial berrienak ditu –kaskoak, betaurrekoak, hudak, smartphoneak eta tabletak–, 3Dko edukiak atzitzeko eta 360 graduko bideoak/argazkiak egitekogailu eramangarriak eta beste proiekzio-sistema batzuk, bai etabroadcast ekipamendua ere; haiekin, sektore anitzeko esperientzia digitalak eta soluzioak lor daitezke:

  • Bolumen handiak neur daitezke barruan eta kanpoan, baita automatikoki 3Dko eredu estatikoak eta biki digitalak sortu ere fotogrametriako sistemei esker, zenbait kamera eta sentsoreren laguntzarekin, irudi errealistak sartzeko errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko/mistoko agertokietan.
  • Biltegiko autogidatze-lanak, drone bidezko tracking-sistema baten bidez.
  • Ergonomiaren azterketa, abatar osoko gorputz-trackingaren bidez.
  • Kasko birtualaren eta elementu mugikorren trackinga, erabiltzaile anitzeko interakzioa barne, denbora errealean.
  • Gidatze-simulazioa, force feedbackarekin.

Nori zuzendua

  • Biltegiko arduradunak.
  • Fabriketako trebakuntza-arduradunak eta entrenamendu-arduradunak.
  • Mantentze-lanetako zerbitzuak.
  • Ergonomia-arduradunak.
  • Marketin-arduradunak.
  • Kultura- eta sormen-industriak.
Catálogo Immersivity Lab

Immersivity Laben katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa