Azpiegitura

    Laser bidezko prozesaketako laborategia

    Laboratorio de procesamiento láser

    VCSEL laser-sistema duen laborategia; oso egokia da tratamendu termiko orokorretarako, plastikoak soldatu eta konformatzeko, gainazalak estaltzeko, gainazalak desugertzeko eta estaldurak lehortu eta ontzeko.

    Deskribapena

    VCSEL laser-sistema bat dago laborategian, 24 array independente eta 104 x 40 mm2-ko erradiazio-azalerakoa; ezaugarri hauek ditu:

    • Gainazal handiak berotzen ditu ekorketa egiteko beharrik gabe.
    • Diodo-laser tradizionalen antzeko uhin-luzera.
    • Xedeko tenperatura zehaztasun handiz kontrolatzen da, gorabeherarik gabe.
    • Malgutasun handia du VCSEL kanalen kontrol dinamiko eta independentearen bidez tenperatura-mapak konfiguratzeko garaian.
      • Tenperaturak gainazalean banatzeko kontrol espaziala.
      • Puntu bakoitzeko tenperaturaren bilakaera denboran zehar kontrolatzeko aukera.
    • 100 W/cm2-ko potentzia-dentsitateak eta abiadura handiko prozesatzea.
    • Ekipamendu trinko eta modularrak, hainbat motatako gainazalekin lan egiteko.
    • Laser-sistema konbentzionalek baino kostu txikiagoa.

    Nori zuzendua

    Jarraian zehazten diren alorretan aritzen diren enpresetan erabil daiteke VCSEL laser teknologia:

    • Gainazalen tratamendu termikoa.
    • Plastikoak soldatu eta konformatzea.
    • Gainazaletan estaldurak aplikatzea.
    • Gainazalak desugertzea.
    • Estaldurak lehortu eta ontzea.
    • Metalen tratamendu selektiboa.