Sistema industrial konplexuen fidagarritasuna zenbatetsi eta bermatzeko eta aktiboen erabilgarritasuna ziurtatzeko soluzio integralak doitzeko behar diren baliabideak biltzen dituen laborategia. Helburu horietarako, sentsorikako, seinale-prozesatzeko, simulazio-softwareko, modelaketa hibridoko eta adimen artifizialeko teknika aurreratuak konbinatzen dira.

    Deskribapena

    Jakintza-eremu guztia asetzen duen software- eta hardware-ekipamendua du laborategiak:

    • PTC Windchill softwarea (product life management), aktiboen bizi-zikloan zeharreko fidagarritasuna zenbatetsi eta kudeatzeko.
    • RAPTOR softwarea, fidagarritasunaren simulaziorako eta analisirako.
    • Eskuratze-sistema industrialak eta Condition monitoring multisensor sistemak (azelerometria, korronte-aztarnaren analisia, emisio akustikoa…).
    • 3D diseinuko softwarea (CATIA, etab.).
    • Simulazioko softwarea (MATLAB, SIMULINK, OPEN MODELICA…).
    • Data analyticserako garapen-plataformak (Python, R, Matlab… tresnetan oinarrituak).

    Nori zuzendua

    • Erabilgarritasunaren inguruko eskakizun handiak dituzten ekoizpen-enpresak (prozesu jarraitukoak eta prozesu etenekoak).
    • Ekoizpen eta garraio-baliabideen fabrikatzaileak.
    • Instalazioen kudeatzaileak.
    • Floten kudeatzaileak.
    • Mantentze-lanen alorreko zerbitzu-enpresak.
    industria-40-mini

    Katalogoa. Industria 4.0. Laugarren industria-iraultzaren motorra (gaztelaniaz)

    Deskargatu PDFa