Potentzia-bihurgailuei buruzko (AC-DC) UNE, EN, IEC eta UL arauen arabera produktua ziurtatzeko saiakuntzak, produktuen fidagarritasuna eta segurtasuna bermatzeko.

    Gure saiakuntzek energia konbentzionalen eta berriztagarrien sistemen atalik kritikoena dute ardatz: eguzki-zentralak, erregai-pilak, metatze-sistemak, zentral eolikoak, ibilgailu elektrikoa kargatzeko sistemak.

    Deskribapena

    SAIAKUNTZAK

    Behe-tentsioko sare elektrikora konektatzeko eskakizunak eta segurtasunari buruzkoak betetzen direla egiaztatzen dugu.

    Sarera konektatzeko eskakizun nagusien artean, hauek dira nabarmenenak:

    • Sarearen galera detektatzea (LOM) / isla-kontrakoa
    • Hautematea
    • Tentsio-hutsuneekiko immunitatea (LVRT)
    • P vs F erregulazioa
    • Q vs V erregulazioa
    • Korronte-harmonikoen injekzioa

    Sare-kode nagusien araudia:

    • PVVC (P.O.12.3)
    • CEI 0-21:2019
    • UNE-EN 50549-1:2019
    • 1699/2011 ED
    • AS/NZS 310
    • AS/NZS 4777.2
    • ABNT NB 1649/1650
    • VDE-AR-N 4105, FGW-TG Part 3
    • UNE 206007-1 IN, UNE 206007-2 IN
    • RD 244/2019 Autokontsumoa

    Segurtasun-eskakizun nagusien artean, hauek daude:

    • IP babes-maila egiaztatzea
    • IK babes-maila egiaztatzea
    • Isolamendu dielektrikoa egiaztatzea
    • Tenperaturaren eta hezetasunaren egiaztatze funtzionala

    Segurtasun-eskakizun nagusien araudia:

    • IEC/EN/UL 62109-1, IEC/EN 62109-2
    • IEC/EN 62477-1
    • UL 1741 (UL 1741 SA) / IEEE 1547
    • IEC 61851-1/23/24
    • EC/EN 61000-6-1/-2/-3/-4

    Potentzia-elektronikako laborategiko ekipamendua:

    • Korronte alternoko sare elektrikoaren simulagailu programagarriak: 150 kW doigarriak eta 450 kW finkoak
    • Korronte zuzeneko elikatze-iturriak: 150 eta 300 kW doigarriak korronte zuzeneko 1.000 V-an
    • 30 m3-ko walk-in ganbera klimatikoak
    • Q> 2,5 denerako RLC kargak 150 kW-eko inbertsoreentzat irla-kontrako probetan

    Nori zuzendua

    • Beren mikrosareetan potentzia-elektronikako ekipamenduak instalatzen dituzten elektrizitate-konpainiak.
    • Potentzia-elektronikako fabrikatzaileak; (ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinak…).
    • Potentzia-elektronikako ekipamenduen (potentzia-bihurgailuak) ingeniaritzak eta instalatzaileak.

    Akreditazioak eta aintzatespenak

    Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE148
    Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
    Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
    Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
    Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
    Behe-tentsioko segurtasuneko 2014/35/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
    Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
    Neurketa-tresnetako 2014/32/ EU MID Direktibarako erakunde jakinarazia
    Lovag
    LOVAG (Tentsio Baxuko Hitzarmen Taldea) Europako elkarteak erregistratutako ES-02 laborategia
    IEC
    IECEEren CB eskemen saiakuntzetarako laborategia