Azpiegitura

    Prozesu metalurgikoetako simulazio fisikoko eta karakterizazio termomekanikoko GLEEBLE sistema.

    Sistema GLEEBLE de simulación física y caracterización termomecánica en procesos metalúrgicos

    TECNALIAren GLEEBLE 3800 sistema aleazio metalikoetako prozesu termomekanikoen simulagailu fisiko bat da, hala nola beroko ijezketarena, forjaketarena, beroko estanpazioarena, soldaduran termikoki erasandako eremuarena edo konformazio-mapena.

    Deskribapena

    Sistemak ekipamendu hau du:

    • Bihurketa mugikorreko unitatea.
    • Transformadorea.
    • Saiakuntza-ganbera (hutsean eta atmosfera kontrolatuarekin).
    • Ardatz mugikorra.
    • Sistema serbohidraulikoa.
    • Ponpa hidraulikoa.
    • Ur-hozkailua.
    • Termopareentzako kanalak.
    • Karga-zelula.

    Modu osagarrian, kanpoko tenplaketa-sistema bat eta estentsometro axial eta diametralak ditu.

    Beroko trakzioaren, SICOren, deformazio osteko dilatometriaren, neke termikoaren eta abarren tipo-saiakuntzetarako barailak finkatzeko erreminteria du (probeta zilindrikoak eta lauak). Erreminteria sekundario gisa konpresioko tipo-saiakuntzetarako egokigailu bat du.

    Hauek dira haren ezaugarri nagusiak:

    • “Zuzeneko erresistentzia” bidezko berotze-sistema termikoa (10.000 °C/s-rainoko berotze-abiadura).
    • Aldagai mekanikoen kontrol zehatza duen sistema mekanikoa (ardatzaren mugimendua, eragindako indarra).
    • Zeharkako plano isotermikoak. Tenperatura-gradiente axiala.
    • Prozesuen simulazioa: beroko ijezketa, forjaketa, beroko estanpazioa, soldaduran termikoki erasandako eremua, konformazio-mapak eta abar.
    • Materialen saiakuntzak: ziklo termikoa, beroko trakzioa (harikortasuna), ardatz bakarreko beroko konpresioa (benetako tentsio-deformazio kurbak), SICO pitzadurekiko suszeptibilitatea, deformazio osteko dilatometria, neke termikoa, urtzea eta solidotzea eta abar.

    Nori zuzendua

    • Prozesu termomekanikoen bidez metal-aleazioen produktuak fabrikatzen edo eraldatzen dituzten enpresak. Bereziki, galdaketa-prozesuak eta burdingintza-prozesuak.
    Catálogo de Siderurgia

    Burdingintzaren industria eraldatzeko teknologiaren katalogoa (gaztelaniaz)

    Deskargatu PDFa