Azpiegitura

Q-eNVy (Nitrogen Vacancy Centers) laborategia

Q-eNVy laborategia azpiegitura zientifiko-teknologiko bat da I+G+Bari bultzada emateko nitrogeno-hutsune zentroetan oinarritutako egoera solidoaren fisikako teknologiak baliatzen dituen ultrabereizmeneko sentsorikaren arloan, teknologia sendoa baita mota horretako gailuek ingurumen-baldintzetan funtziona dezaten.

DESKRIBAPENA

Laborategiak nitrogeno-hutsune zentroen teknologian oinarritutako sentsoreetarako osagai kuantikoak (hardware kuantikoa) garatzen laguntzen du. Errendimendu handiko eta zehaztasun handiko sentsoreak egitea du xede. Horrelako sentsoreek askotariko aplikazioak dituzte: propietate fisiko eta kimikoen detekzioa, identifikazioa eta trazabilitatea, industria-komunikazio segurua, metrologia, posizionamendu inertziala.

Lehen fasean, laborategiak baliabide hauek ditu: lurrun-faseko jalkitze kimikorako erreaktore kimiko bat (CVD – Chemical Vapor Deposition), maila kuantikoko diamantezko kristalak hazteko, eta ezarpen ionikorako zutabe bat. Ekipamendu horrek lurraldean dauden arlo bereko beste ekipamendu batzuk osatzen ditu, eta horrela, goi-mailako teknologia, metrologia eta analisiko industria-sektorearen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du. Laborategia ondoz ondoko zenbait fasetan hedatzea aurreikusita dago.