Azpiegitura

    Sistema termikoko eta energia-efizientziako laborategiak

    Laboratorio de sistemas térmicos y eficiencia energética

    Ekipamendu eta sistema aktiboak eta pasiboak, haien osagaiak eta geotermiarekin eta aerotermiarekin, masaren eta energiaren xurgapenarekin eta transferentziarekin, OCR elektrizitate-sorkuntzarekin, eguzki-energia termikoarekin, bero-metatzearekin eta kudeaketa-sistema adimendunekin erlazionatutakoak garatzeko eta haietan saiakuntzak egiteko laborategia.

    Deskribapena

    Laborategiak ura/fluidoa eroateko 3 eraztun nagusi ditu; ekipamenduen eta sistemen karakterizazio termikorako saiakuntza-eremuak hornitzen baitituzte, doitasun handiko erregulazio-, kontrol- eta monitorizazio-sistema batekin.

    Sarrera-ahalmena/bero-disipazioa:

    • 300 kWth: –10 °C eta 150 °C arteko laneko tenperatura ura/fluidoa eroateko eraztunetan.
    • 120 kWth: –20 °C eta 60 °C arteko laneko tenperatura ganbera klimatikoan dagoen airearentzat.
    • 20 kWth: bero-transferentzia, 4 zundaketa dituen zirkuitu geotermiko batekin.

    Egin daitezkeen saiakuntzak:

    • Ekipamendu eta sistema termikoen energia-errendimenduaren prestazioak karakterizatzea.
    • Energia-errendimenduaren prestazioak neurrira, ekipamendu eta sistemen aplikazioetarako karga termiko espezifikoak emulatuz.
    • Iraunkortasunaren eta hutsegitearen proba.
    • Probak zenbait hozgarrirekin.

    Gure instalazioetan, ingurune kontrolatuko ganbera bat dago (airea-airea eta airea-ura ekipamendu eta sistemetarako), zeinak barne-dimentsio hauek baititu: 7,9 m luze x 4,5 m zabal x 3,5 m garai. Aire-emaria, tenperatura, hezetasuna eta energia-kontsumoa zehatz kontrolatuz, prestazio termikoen saiakuntzak egiteko aukera ematen du, nola egonkorrak hala dinamikoak, 120 kW termikoraino trukatzeko ahalmenarekin.

    Nori zuzendua

    • Ekipamendu eta sistema termikoen fabrikatzaileak.
    • Instalazio-ingeniaritzak.
    • Instalatzaileak.
    • Instalazio termikoen kudeatzaileak.
    • Energia-kudeatzaileak.
    Catálogo de Laboratorio de sistemas térmicos y eficiencia energética

    Sistema termikoen eta energia-efizientziaren laborategiaren katalogoa (gaztelaniaz)

    Deskargatu PDFa