Azpiegitura

Tinten formulaziorako eta inprimatzerako laborategia

Laboratorio de formulación e impresión de tintas

Inprimatze funtzionaleko laborategia. Zenbait substraturen gainean tinta funtzionalen bidez inprimatuz eta gero lehortuz (UV, termikoa) produktu berriak garatzeko laborategia.

Ekipamendu osoa du prototipo funtzionalak egiteko eta nanopartikulen dispertsioak formulatzeko, zeinek tinta eroale/dielektriko berriak lortzeko eta haiek karakterizatzeko aukera emango baitute.

Deskribapena

Laborategi honek malgutasun, azkartasun eta fidagarritasun handiagoa ematen du inprimatze funtzionaleko prozesuak gauzatzeko. Elementu hauek ditu:

  • 2Dko gainazaletan inprimatzeko ekipamenduak:
    • Nordson / ROBOT EV5 3 AXIS banagailua.
    • Inkjet printing Dimatix DMP2831.
    • AUREL Automation model 900 serigrafia.
  • 3Dko pieza konplexuak inprimatzeko ekipamendu berezia:
    • PJ15X (Neotech) sistema 5 bururekin, zeinak piezoeragingailu bidezko inprimatze-teknologia, jet aerosola eta 5 ardatzeko mugimendu-kontrola konbinatzen baititu; hala, 3Dko egiturak inprima daitezke. 400x300x140 mm-ko (X-Y-Z) inprimatze-eremua eta > 20 μ-ko geruza-lodiera lor daitezke.
  • Tintak lehortzeko ekipamenduak: labeak, ultramore bidezko lehortzea eta formiko bidezkoa.
  • Tintak nanopartikulekin karakterizatzeko ekipamenduak: zilarrezko nanohariak, kobrezko eta zilarrezko mikro/nanopartikulak, grafenoa, nanopartikula dielektrikoak. Karakterizazio funtzionalerako ekipamendua: LCR meter Agilent/ Keithley /ganbera termografikoa.
  • Konektoreak, mikrokontrolagailuak eta gailu elektronikoen fabrikazioa osatzeko eta haiek probatzeko behar diren osagaiak.
  • Beste zenbait: C60IV plotterra (SECABO).
  • Gasak erauzteko beira-arasa, tinta funtzional berrien formulazioak garatzeko disolbatzaileetan dauden nanopartikulen dispertsioan baldintza seguruetan lan egiteko. Serigrafiako pantailak disolbatzaileekin garbitzeko eremua.

Nori zuzendua

  • Bolumena arintzeko eta txikiagotzeko beharra eta tinta funtzionalen inprimatzean oinarritzen diren produktu berriak elkarlanean garatzeko interesa duten arte grafikoetako, argiztapeneko eta dekorazioko enpresak eta aeronautikako edo automobilgintzako osagaien fabrikatzaileak.