Osagai metalikoen plasma eta hari bidezko fabrikazio aditiborako makina, zeinak pieza handiak egiteko aukera ematen baitu, nola altzairuzkoak, hala titaniozkoak.

    Argonezko atmosfera kontrolatua eta oso oxigeno-kontzentrazio (ppm) txikikoa ziurtatzen duen ganbera bat du, eta, horrez gain, materiala behar bezala jalkitzen dela ziurtatzen eta kontrolatzen duten onlineko monitorizazio-sistema batzuk ere.

    Deskribapena

    WAAM teknologia bidez osagai metalikoak fabrikatzeko makina bat da, eta ezaugarri hauek ditu:

    • Neurriak: 2.850 x 3.100 x 3.550 mm.
    • Piezaren gehieneko neurria: 1.300 x 900 x 500 mm.
    • Piezaren gehieneko pisua: 300 kg.
    • Eskalagarria 5 m-rainoko piezentzat.
    • TILT ardatza. Bi aldeko ekarpena.
    • Arku-teknologiak:
      • EWMren Plasma-ColdWire eta Plasma-HotWire.
      • EWMren ForceTIG ColdWire eta ForceTIG HotWire.
    • Atmosfera geldoko ganbera (Ar, He edo nahasteak).
    • Karga/deskargarako sistema. Atmosfera geldoa mantentzea.
    • Ekarpen-tasak:
      • Altzairua: 5 kg/h-raino.
      • Ti6Al4V: 3 kg/h-raino.
      • Inconel® 718: 4 kg/h-raino.

    Nori zuzendua

    • Sektore metalmekanikoa:
      • Produktuaren garatzaileak, makineria-, ekipamendu- eta osagai-fabrikatzaileak.
      • Zerbitzu industrialen hornitzaileak (kontrola, programazioa/softwarea, diseinua, simulazioa eta kalkulua).
      • Azken erabiltzaileak.
    industria-40-mini

    Katalogoa. Industria 4.0. Laugarren industria-iraultzaren motorra (gaztelaniaz)

    Deskargatu PDFa