Azpiegitura

    Zeramika aurreratuak eta hauts-metalurgia prozesatzeko instalazio pilotua

    Planta piloto de procesamiento de cerámicas avanzadas y pulvimetalurgia

    Muturreko baldintzetan egiten diren aplikazioetarako zeramika teknikoen eta hauts-metalurgiaren esparruan materialak eta prozesuak garatzeko laborategien multzoa eta instalazio pilotua.

    Deskribapena

    Zeramika aurreratuak eta hauts-metalurgia prozesatzeko instalazio pilotuak ekoizpen-prozesuen fase guztiak garatzeko ekipamendu espezifikoa du:

    • Lehengaiak egokitzeko ekipamenduak (errotak, nahasgailuak, pikortatzaileak eta atomizagailuak)
    • Konformazio-ekipamenduak (prentsaketa, iragaztea, hauts-injekzio bidez ereduak sortzea)
    • Tratamendu termikoetarako ekipamenduak (2.200 °C-rainoko ezabatze- eta sinterizazio-labeak, zenbait atmosferatan lan egiten dutenak -–oxidatzaileak, geldoak, erreduktoreak, huts baxu/altukoak–)

    Ekipamendu hori aldi bereko konformazio eta sinterizaziorako ekipamenduek osatzen dute:

    • HP (hot press)
    • SPS (spark plasma sintering)
    • ERS (electrical resistance sintering)

    Nori zuzendua

    • Material edo prozesu alternatiboetan oinarritutako irtenbide zeramikoak edo metalikoak nahi dituzten edozein sektoretako enpresak.
    Brochure: STAR3: space technology alliance

    STAR3 teknologia espazialeko aliantzaren katalogoa (ingelesez)

    Deskargatu PDFa