Berria

2017 European Language Label Award saria irabazi duen hizkuntza-programan parte hartu dugu

2017ko irailaren 21a

Ikasketa-eredu berritzailea eskaintzen dio programak sektore sozio-sanitarioari

Hiru urte garabidean eman ondoren, HELP ekimenak lortu du bere helburua: sektore sozio-sanitarioan eta kulturarteko gaitasunekoan ingelesa ikasteko materialak prest eta argitaratuta daude jada. Olomoucen (Txekiar Errepublika) egin zen azken konferentzia, 2017ko ekainaren 15ean, eta hala burutu ziren lantaldearen eginahalak. Konferenzian, material amaituak, web plataforma eta mugikorreko aplikazioa aurkeztu ziren. Partzuergo-kideak eta parte-hartzaileak Palacký University unibertsitatean bildu ziren HELPen produktuak ezagutzeko eta iritziak azaltzeko.

HELPek ikasketa-eredu berritzailea eskaintzen die ingelesa ikasten ari direnei eta irakaskuntzako profesionalei Europako erreferentzia-esparru bateratuko B1 eta B2 mailetan, Espainia zein Europa mailako eskariari erantzunez.

Zertan bereizten da HELP gainerako ikasketa-programetatik?

HELP modulukako ikasketa-programa bat da, euskarritzat osagai multimediak dituena. Moduluen edukietan osasunarekin zerikusia duten hainbat gai jasotzen dira. Egileen asmoa da ezagutza profesionala, nork bere hizkuntza nazionalean ikasia, sendotzea eta medikuntzako gai nagusiak era praktikoan aurkeztea. Edukiek praktikarako duten erabilgarritasuna izaten da hizkuntzak ikasteko zio nagusia. Halaber, egileak saiatu dira ikuspuntu profesionalen eta komunikatzeko gaitasunen garapenaren artean oreka hoberena lortzen. Edukiek eta komunikazio-bideek ere emozioen alorrari heltzen diote ikasketari laguntzeko. Atzerriko hizkuntza eta kulturarteko gaitasunetarako aurrebaldintza berriak aldarazten ari dira irakaskuntza-teknikak, -norabideak, -metodoak eta -ekipamenduak. HELPek komunikazio praktikoaren betebehar bereziak betetzen ditu jarduera profesionaleko hainbat alorretarako (zaintza, ospitale-lana, medikuntza-turismoa), eta prestakuntza etikoa eta kulturartekoa ere bai, modu holistikoan. Horrek esan nahi du atzera utzi behar izan direla orain arte erabilitako materialak, sorburu eta mota ezberdineko lehengaiak hartu/erantsiz egiten zirenak; ondo landutako ikasketa-euskarriak erabili dira, bateratuz audioak, bideoak eta ikasketa-ingurumen formal zein informaletarako aplikazioak.

HELPek hezkuntza formalaren eskakizunak betetzen ditu ikasketa profesionalerako, ikasten jarraitu ahal izateko, eta “just-in-time” orientabidekoak ere bai lantokirako.

Are gehiago, Erasmus+ HELPek irabazi du 2017 European Language Label Award, hizkuntzen irakaskuntzan ekimen berriak, balio erantsia eta norabide berritzailea sustatzen dituen saria. Harrotasunez beteta sentitzen gara HELPeko materialak hezkuntza-tresna funtsezkoa eta kalitate handikoa izateagatik saritu dituztelako. Argi dago sariak biderkatu egingo duela programaren eragina, eta haren berezitasuna azpimarratzen duela. Eskerrik beroenak lankide izan ditugun guztiei!

Emaitzak eskuragarri izango dira goi-mailako ikasketak dituztenentzat eta luzaro erabili ahalko dituzte lantokietan; gonbita helarazten dizuegu etekina atera diezaiozuen, dela web ingurumenetan, dela gailu mugikorretatik edo bertsio inprimatuen bitartez. Pertsona asko ari dira jada material horietaz baliatzen eta ehunka ikasle daude munduan barrena barreiatuta.

Sar zaitezhttp://help-theproject.eu/moodle/ plataforman edo eskura ezazu gailu mugikorretarako aplikazioa Google Playstore bidez; erabilpen librekoak dira biak salerosketarako ezean.

Argibide gehiagorako: http://help-theproject.eu/