Berria

3D inprimaketa hortz-tratamenduak hobetzeko

2022ko urriaren 5a
Impresión 3D para mejorar los tratamientos dentales

"3D inprimaketan eta bioinprimaketan oinarritutako material eta produktu berriak garatzeko lanean dihardugu"

Fabrikazio aditiboan oinarritutako teknologia berriak eskaintzen ditugu produktu biomedikoen arloan balioa garatu eta sortzeko

Odontologiaren sektorean, 3Dko inprimaketan oinarritutako teknologien erabilera asko hazten da urtetik urtera.

Horrelako teknologiek soluzio eraginkor, azkar eta iraunkorra eskaintzen diete dentistei eta pazienteei. Paziente bakoitzaren neurrira egindako produktu pertsonalizatuak garatzeko aukera ematen du, eta tratamendu tradizionalak baino askoz merkeago.

3D inprimaketan oinarritutako material eta produktu berriak garatzea eta ziurtapen-bideak definitzea

TECNALIAn, osasun pertsonalizatuaren alde egiten dugu hortz-industriarako teknika aditiboen bidez, helburu hauek lortzeko:

  • Odontologian aplikatzeko soluzioak fabrikatzea 3D inprimaketaren bidez.
  • Produktu ezargarrien errefusa minimizatzea eta pazienteengan ezartzea eta haien ehun-birsorkuntza hobetzea.
  • Soluzio ezargarri horien kostuak murriztea.