Berria

    AA Industriaren balio-kateetan oztopoak murrizteko

    2025ko urriaren 17a

    IA para reducir las barreras en las cadenas de valor de la industria

    "AA manufakturaren eta prozesuen industrian integratzeko lanean ari gara"

    Aurrera goaz manufaktura-industrian eta prozesuen industrian AA integratzeko bidean

    TECNALIAn Europako Circular TwAIn proiektuan parte hartzen ari gara. Ekimen horren helburua da fabrikazio-kate zirkularretan adimen artifizialeko (AA) teknologiek duten jasangarritasun-potentziala askatzea. Horizon Europe programak finantzatutako proiektu horrek hogei bat entitate bildu ditu 2022ko uztailetik 2025eko ekainera bitartean, eta aukera eman digu manufaktura- eta prozesu-industrian AA integratzeko bidean aurrera egiteko.

    Asier Aguayo eta Iñigo Sedano gure lankideen gidaritzapean, funtsezko zereginak egin dira: eskakizunak, zehaztapen teknikoak eta erabilera-kasuak definitu dira eta hornitzaile teknologikoak hautatu dira.

    Gainera, TEC DATA SPACE LAB garatu dugu. Azpiegitura horri esker:

    • Datu-espazio publikoetara, komertzialetara eta proiektuari berari dagozkionetara konekta gaitezke.
    • Datuak modu seguru eta fidagarrian trukatu ditzakegu gure bezero eta hornitzaileekin.
    • Gure bezeroei datu-espazio pertsonalizatuak sortzen edo haietara konektatzen lagundu diezaiekegu.

    Circular TwAIn-en bidez, gure helburua da balio-kate zirkularretan AAko teknologia fidagarriak martxan jartzea zailtzen duten oztopoak murriztea, eta, horrela, alderik alde jasangarritasuna ahalbidetzea. Horrek produktuen diseinu ekologikoari eta ekoizpen-hondakinak ahal bezainbat ustiatzeari eragiten die, beteak beste.

    • Proiektuan, AAko plataforma berri bat garatzen aritu gara, zeinak biki digital zirkular elkarreragileak sortzen baititu, eta, aldi berean, zenbait prozesu optimizatzen baititu, hala nola baterien eta aparatu elektriko eta elektronikoen birziklapena.
    • Datuak atzitzeko, prozesatzeko eta tratatzeko soluzio horiei esker, manufaktura-prozesuak egokitu ahal izan ditugu, optimizazio benetakoa eta neurgarria lortzeko.

    Adimen kolaboratiboa

    Circular TwAInek AAn oinarritutako adimen kolaboratibo baten potentziala probatzeko aukera eman digu, zeinak gizakia ardatz duen fabrikazio jasangarria bultzatzen baitu eta 5.0 Industriaren printzipioetara hurbiltzen baikaitu.

    Produktuaren bizi-zikloan datuak integratuz, jasangarritasunaren funtsezko alderdiak kontuan hartu ahal izan ditugu etapa bakoitzean.

    TECNALIAn, industriaren eraldaketa digitalarekin eta jasangarritasunarekin konprometituta gaude, eta, hori dela eta, eragile giltzarriekin lankidetzan ari gara, hala nola SPRI Taldea, zeinak enpresen I+Ga bultzatzen baitu Euskadin zenbait programaren bidez (Elkartek, Emaitek, Hazitek eta beste).