Berria

Abiatu dugu "Tecnología, pasión y futuro" podcastaren 4. DENBORALDIA

2023ko urriaren 23a
El podcast de TECNALIA: tecnología, pasión y futuro

"Eduki guztiak hemen dituzu zain: Spotify, Ivoox, Apple Podcast eta Google Podcast"

Abiatu dugu "Tecnología, pasión y futuro" podcastaren beste denboraldi bat; etorkizun hobea diseinatzen egunero lan egiten duten pertsonen talentua ikusgai egiteko podcasta da

"Tecnología, pasión y futuro" podcastaren laugarren denboraldian arlo hauetako berrikuntza eta joerak aurkeztuko dizkizugu: jasangarritasuna, sendagai-garapena, genero-berdintasuna, 4.0 industriaren erronkak eta ikerketa-zentroek gizartean duten eragina.

Berrikuntzak aurrera egiten laguntzen digu

Hurbiletik ezagutu ahal izango dituzu gure ikertzaileak eta beren motibazioak. Hizpide izango ditugu gizarteari eta enpresei eragiten dieten gaiak, etorkizun hobea eraikitzeko funtsezkoak diren gaiak. Berrikuntzak aurrera egiten laguntzen digu.

Hemen daude eskuragarri eduki guztiak: podcasting-plataforma nagusiak (Spotify, Ivoox, Apple Podcast eta Google Podcast), tecnalia.com webgunea eta TECNALIAren sare sozialak (X, Facebook, LinkedIn, Instagram eta YouTube plataforma).

4. denboraldia abian da: atal berri bat 15 egunean behin

Zatoz gurekin denboraldi berri honetan, eta ez ahaztu harpidetzea!