Berria

ACTIVA INDUSTRIA 4.0, ETE industrialetarako digitalizazioa

2023ko irailaren 15a

"TECNALIA erakundea homologatua dago 4.0 industrian aurrera egin nahi duten manufaktura-industriako enpresa txiki eta ertainei banakako aholkularitza-zerbitzu hori emateko"

ACTIVA INDUSTRIA 4.0: ETE industrialei eraldaketa digitalean laguntzen diegu

Industria-enpresetan eraldaketa digitala bultzatzeko Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak, Industria Antolamenduko Eskolaren (IAE) bitartez, sustatutako ekimena da Activa Industria 4.0.

Activa Industria 4.0 programan parte hartzearen onurak

Honako hauek lortuko dituzte enpresa onuradunek zerbitzu espezializatu horretan, doan:

  • enpresaren heldutasun digitalaren abiapuntuko egoeraren diagnostikoa.
  • Eraldaketa Digitaleko Plana.
  • taldeko tailer bat.

TECNALIAk esperientzia handia du hainbat industria-sektoretako enpresen digitalizazio-prozesuetako gisa horretako diagnostikoan eta bidaidetzan, eta horrek aukera ematen digu gure talde espezializatuak zure eskura jartzeko,Eraldaketa Planaren emaitzak eta proposamen teknologikoak osatzeko.

Aholkularitza pertsonalizatu hori erakundeekin banakako bilerak eginez gauzatzen dugu, hobekuntza-aukerak bilatzeko, prozesuetan teknologia gaitzaileak aplikatuz edo optimizatuz. Oro har, programak lau hilabeteko iraupena izango du enpresa onuradun bakoitzarentzat eta, gutxienez, 50 aholkularitza-ordu.

Gai garrantzitsuak

  • Deialdia zabalik dago 2023ko uztailaren 13tik, deialdian ezarritako aurrekontu-kreditua agortu arte.
  • Deialdi bakarra egingo da estatuan.
  • Laguntzak industria-sektoreko 3.300 ETEtara iritsiko direla aurreikusten da.
  • Zerbitzuak ez du kosturik izango enpresa onuradunentzat.
  • Laguntzak gauzazko laguntzatzat jotzen dira (7.400 €-tan zenbatetsia).
  • Onuradunak: manufaktura-industria, 2009ko EJSNko C Sekzioko – 10-32 dibisioetakoak.
  • Eskaera IAEren egoitza elektronikoaren bidez egin behar da.

Activa Industria 4.0 Programa Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko 13. Osagaiko ETEen Hazkunderako Gaitasunen Programaren barruan sartuta dago.

Activa Industria 4.0ri buruzko informazio gehiago

TECNALIA zure esanetara dago edozein zalantza argitzeko. Hala ere, IAEren webgunerako esteka honen bidez, deialdiari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.

  • Activa Industria 4.0 Programan interesa duen ETE industrial bat bazara, sartu deialdian eta telematikoki egin ahal izango duzu eskabidea ziurtagiri digitalarekin. Informazio gehiago, helbide elektroniko honetan: activaindustria@eoi.es 
  • Deialdi honen bidez TECNALIAren aholkularitza pertsonalizatua jaso nahi baduzu, "Industria Antolamenduko Eskola" estekan sar zaitezke informazioa eta harremanetarako datuak eskuratzeko.
  • Begiratu gida praktikoan nola egin eskabidea.

Erakundeak_activa 40 programa