TECNALIAk karga-erregulazioa duten transformadore elektrikoak (iTrafo) baliozkotzea sustatzen du
Banaketa-transformadore adimendunek (iTrafo) goitik behera aldatu dute sare elektrikoa
Sare elektrikoaren digitalizazioak iTrafo ekipoen garapena sustatzen dute. Tentsioa modu dinamikoan optimizatzea ahalbidetzen dute ekipo horiek. TECNALIAk saiakuntzak egiteko azpiegitura jartzen du fabrikatzaileen eskura, prototipo horiek baliozkotzeko eta haiek bizkorrago merkaturatzeko.
Energia-sistema malgu eta deszentralizatuagoetarako trantsizioa energia berriztagarrien integrazio masiboak markatzen du, eta, ondorioz, tradizionalki baino modu zorrotz eta dinamikoagoan kudeatu behar da tentsioa. Testuinguru horretan sortu dira iTrafo ekipoak. Banaketa-transformadore adimendunak dira, eta jauzi kualitatibo bat dakarte banaketa elektrikoaren azpiegiturara.
Zer dira iTrafo ekipoak eta nola funtzionatzen dute?
- iTrafoen ezaugarri nagusia da kargapeko harguneen erreguladore bat (on-load tap changer edo OLTC).izatea.
- Ohiko transformadoreetan, transformazio-erlazioa doitzeko, hornidura eten behar izaten da. iTrafo ekipoek, ordea, irteerako tentsioa automatikoki eta denbora errealean alda dezakete ekipoa martxan dagoen bitartean.
iTrafo ekipoek sare elektrikoaren operazioan dituzten onurak
Gaitasun horrek onura kritikoak ditu sarearen operaziorako:
- Efizientziaren optimizazioa: tentsioa maila optimoetan mantentzen du eta, hala, energia-galerak murrizten ditu.
- Sarearen egonkortasuna: banatutako sorkuntzak (esaterako, eguzki-energia fotovoltaikoak) eragiten dituen tentsio-gorabeherak errazago kudeatzea ahalbidetzen du.
- Horniduraren kalitatea: azken erabiltzaileak tentsio egonkorra jasotzen duela ziurtatzen du, eta konektatutako ekipoak babesten eta sistemaren fidagarritasuna hobetzen ditu.
Kargan erreguladore bat jarrita, konplexutasun mekanikoa eta elektrikoa nabarmen areagotzen da. Kargapeko kontaktuen mugimenduak arku elektrikoak eta esfortzu termikoak sortzen ditu, eta zehaztasun handiz kudeatu behar dira hutsegite katastrofikorik ez gertatzeko. Horregatik, diseinutik merkaturatzera bitarteko urratsean egiaztapen- eta baliozkotze-prozesu zorrotz bat egin behar da, estres-egoera errealetan ekipoaren segurtasuna eta balio-bizitza bermatzeko.
Bizkortu iTrafo ekipoen merkaturatze-prozesua
Arrisku teknologikoa eta garapen-denborak murrizteko, TECNALIA bazkide estrategiko gisa posizionatuta dago iTrafo ekipoen fabrikatzaileentzat, eta prototipoak baliozkotzeko saiakuntzak egiteko gaitasun aurreratuak eskaintzen ditu.
Gure azpiegitura espezializatuari esker, ziurtagiriak lortzeko eta araudiak betetzeko funtsezkoak diren proba kritikoak egiten dituzte enpresek. Fabrikatzaileek diseinuak optimizatzeko behar dituzten datu zehatzak ematen ditugu, erreguladorearen portaera elektromekanikoa baliozkotzetik hasi eta errendimendu elektrikoaren saiakuntzetara bitarte.
Posizionamendu horri esker, proba-zentro izateaz gain, bideratzaile teknologiko gisa ere jarduten dugu, eta, hala, sare elektriko orokorren modernizazioa bizkortzeko soluzio adimendun, sendo eta efizienteagoak kaleratzea ahalbidetzen diogu industria elektrikoari.
