Power systems

    Trantsizio energetiko efizientea izateko soluzioak garatzen ditugu, sorkuntza, biltegiratze banatua eta ibilgailu elektrikoa sarean integratuz.

    Power Systems

    Trantsizio energetikoa bultzatzen dugu, karbonorik gabeko energia-sistema deszentralizatu eta digitalizatua lortzeko. Horretarako, eskariaren malgutasunaren, sorkuntza berriztagarri banatuaren, mikrosareen, energia-komunitateen eta ibilgailu elektrikoa kargatzeko azpiegituraren energia-kudeaketa ezin hobea egiten dugu, horrek merkatu elektrikoetan eta sistema elektrikoaren operazioan izan dezakeen parte-hartzea kontuan hartuta.

    Gure gako-teknologiek hainbat auzi aurreikusten dituzte:

    • Energia berriztagarriak, sorkuntza eta biltegiratze banatua eta ibilgailu elektrikoa sare elektrikoan integratzeak duen inpaktua ebaluatzea, offlineko eta denbora errealeko simulazio-inguruneen bidez (hardware-in-the-loop).
    • Sorkuntza berriztagarri banatua oso sartua duten sare elektrikoetan tentsioa eta potentzia ezin hobeki kontrolatzeko algoritmoak garatzea.
    • Mikrosare isolatuak edo sare elektrikora konektatuak zehaztea eta diseinatzea; haien kontrol-sistema garatzea.
    • Agertoki desberdinetan eskariaren malgutasuna kalkulatzeko tresnak garatzea, merkatu elektrikoetan parte hartzeko eskaintzarik onenak sortuko dituztenak eta, ondoren, energia-baliabideak bideratuko dituztenak.
    • Energia-kudeaketa optimoko sistemak zehaztea, diseinatzea eta garatzea prosumitzaileentzat, sorkuntza-instalazioentzat eta energia-komunitateentzat.
    • Potentzia-bihurgailuen prototipoak garatzea: sorkuntza banatuaren eta biltegiratzearen interkonexioa sare elektrikoan, horniduraren kalitatea hobetzeko zerbitzuak hornitzea, itsas zabaleko parkeen interkonexioa HVDCn.

    Gure teknologiei esker, soluzioak garatzen ditugu, trantsizio energetiko efizientea lortze aldera, hainbat bezero-motarentzat: zerbitzu publiko elektrikoak, ekipamendu-fabrikatzaileak, agregatzaileak, azpiegitura-kudeatzaileak eta zerbitzu-hornitzaileak.

    Emilio Rodríguez doktorea
    Emilio Rodríguez doktorea
    Power system-en arduraduna

    Kanpo-aliatuak

    Gaiarekin loturiko katalogoa

    Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.