Berria

    BCCk instrumentatua du jada Kukularrako biaduktua

    2022ko maiatzaren 17a

    Caja de centralización y comunicaciones

    "Hala eskatzen duten enpresek eta ikerketa-zentroek baldintza errealetan probatu ahal izango dute beren teknologien garapena Living Lab korridore baten ingurunean"

    Enpresek mugikortasun adimenduneko eta azpiegiturak kontrolatzeko teknologiak proba ditzakete

    Bizkaia Connected Corridor-ek Bizkaiko bide-sareko lau azpiegitura gauzen Interneteko teknologien bidez sentsorizatzea du helburuen artean. Azpiegituretako bat Kukularrako biaduktua da, zeinean azelerometria triaxiala instalatu baita hiru ardatzetan azelerazioa etenik gabe biltzen duela 100 Hz-eko frekuentziarekin.

    TECNALIA, Teknés eta Plain Concepts

    Transduktoreek igortzen duten seinalea datuak atzemateko eta transmititzeko sistema batek prozesatzen eta egokitzen du. Sistema horrek protokolo indartsuak ditu informazio-pakete bakoitzaren transmisioa bermatzeko. Datu-fluxu jarraitua ahalbidetzen du horrek; datu horiei ez diete eragiten asaldura elektromagnetikoek, zeinek transmititzen den seinalearen balioa aldaraz baitezakete.

    Gailuak duen datu-transmisioko sistema estandarizatua lan-baldintza gogorretan erabiltzen da prozesu industrialetan, non datu-jasotze erabakigarriak gertatzen baitira. Balioak denbora errealean bistaratzeko programak ostatatzeko aukera du, bere web-zerbitzariari esker. Gailu honek datu-erregistro bat sortzen du, bai modu lokalean, bai Microsoft Azure plataformako IoT Hub zerbitzarian.

    Garapen osoa gauzatzeko, TECNALIAk Teknés eta Plain Conceptsen laguntza izan du.

    Ekipoek badute korronte- eta komunikazio-hornidura, eta martxan daude dagoeneko.

    Proiektu honen esparruan, gauzen Interneteko sentsoreetatik iritsitako datuak datahub batean eskuragarri egongo dira, eta hub hori eskatzen duten enpresa eta ikerketa-zentroen esku jarriko da. Haiek baldintza errealetan probatu ahal izango dute beren teknologien garapena Living Lab korridore baten ingurunean.