Berria

Berrikuntza-sari bat jaso du Euskal Trenbide Sareak, abiadura txikiko tren-lineetarako minibarrera akustiko batengatik

2021ko martxoaren 5a
minibarrera acústica para líneas ferroviarias de baja velocidad

Soluzio ekonomikoki oso lehiakorra da, ikusizko inpaktu txikia du, eta soluzio tradizionalek bezainbesteko zarata-murrizketa lortzen du.

EUSKALITek Quality Innovation Award saria eman dio Euskal Trenbide Sareari (ETS), sektore publikoaren kategorian, barrera akustiko berritzaile batengatik. Barrera hori garatzen, fabrikatzen eta instalatzen aritu gara gu, BECSA enpresarekin elkarlanean. Ermuko hirigunean jarri den barrera akustikoak inpaktu akustikoa gutxitzen du, eta herritarren bizi-kalitatea hobetzen. Orain, tokiko saria irabazi duten enpresak beste 500 erakunderekin lehiatuko dira, beren kategorian Quality Innovation Award nazioarteko saria irabazteko. Ekimen hori lagungarria da parte hartzen duten erakundeen eta herrialdeen lehiakortasuna hobetzeko, bi faseren bidez: tokikoa bat eta nazioartekoa bestea. Minibarrera akustikoari buruz Minibarrera akustikoa soluzio modular bat da, ekonomikoki oso lehiakorra; ez du zimendatzerik behar, ez eta obra handirik ere. Ohiko barrerak ez bezala, trenbideetatik hurbil jartzen da, eta ohiko soluzioek bezainbesteko zarata-murrizketa lortzen du; gainera, altuera txikia duenez, ikusizko inpaktu txikia eragiten du. Europako Ingurumen Agentziaren arabera, 19 milioi pertsona bizi dira babes-neurriak hartzea eskatzen duten zarata-mailen eraginpean Europako hiriguneetan. Errepideko zirkulazioaren ondoren, tren-zirkulazioa da zarata-iturri nagusia. Zaratarekiko esposizioak eragina du gure osasunean, eta osasun-urteak galtzea ekar dezake, gaixotasun kardiobaskularren, loaren asalduen eta ondoez handiaren ondorioz. Informazio gehiago Hainbat herrialdek hartzen dute parte Quality Innovation Award sarietan; adibidez: Finlandia, Estonia, Hungaria, Israel, Kazakhstan, Lituania, Letonia, Txekiar Errepublika, Suedia, Espainia (CEXen bidez, eta, Euskadin, EUSKALITen bidez), Txina, Errusia, Serbia, India eta Afrika hegoaldeko zenbait herrialde.