"Ezagutza zientifikoa sortzea dugu helburu, prozesu optimizatuak, eraginkorrak eta ekonomikoki bideragarriak inplementatze aldera"
Birziklatze kimikoko teknologiak ikertzen ditugu, birziklatzen zailak diren hondakin plastikoak baliabide erabilgarri bihurtzeko
Hondakinen kudeaketa ez-eraginkorraren eta hondakinak zabortegietan uzteko murrizketen ondorioz, gero eta ingurumen-erronka handiagoak daude Europan, eta horregatik sortu da CHEMCYCLE. Ekimen horretan, birziklatze kimikoko teknologiak garatzen ari dira, hondakin plastiko konplexuak baliabide bihurtzeko. Lehengai birjinekiko mendekotasuna murrizteko eta ekonomia zirkularrasustatzeko asmoa dugu.
- Helburu dugu ezagutza zientifiko sendoa sortzea, industria-instalazioetan prozesu optimizatuak, eraginkorrak eta ekonomikoki bideragarriak inplementatze aldera.
- Erabiltzen ez diren ibilgailuak, tresna elektriko eta elektronikoak, ehunak, hondakin-papera, kautxua eta hiri- eta industria-jatorriko plastikoak tratatzeko prozesuen hondakinekin lan egiten du TECNALIAk; hondakin horiek zabortegietan amaitzen dute gaur egun, edo energetikoki balorizatzen dira.
- Plastic2Plastic eta Plastic2Chemicals kontzeptuetan oinarritzen da ekimena, materialen balorizazioa bultzatzeko.
Pirolisi-prozesu aurreratuak ikertzen ditugu
TECNALIA aitzindaria da, kautxuari eta ehunei dagokienez, ohantze finko eta fluidizatuko erreaktoreen (900 °C-raino iristen dira) pirolisiaren bidezko birziklatze kimikoaren ikerkuntzan. Ikerketan, tenperaturaren eta egote-denboraren eragina aztertzen dira, balio-produktu (hala nola ikatz eta olio) bihurtzeko prozesua optimizatzeko. Zenbait parametro karakterizatzen dira —hala nola azalera espezifikoa eta errauts-, metal- eta halogeno-edukia—, eta olioak GC/MS bidez analizatzen dira.
Gainera, pirolisi-olioak zura babesteko nola erabil daitezkeen ere aztertzen dugu, eta soluzio berritzaileak ematen ditugu industriarako.
Euskadirentzako partzuergo estrategikoa
CHEMCYCLE elkarlaneko proiektu bat da, Euskadi 2030 ZTBPren ekonomia zirkularreko zeharkako trakzio-ekimenarekin bat datorrena. Ekoindustrian funtsezkoak diren eta balio-kate osoa hartzen duten euskal enpresa hauek hartzen dute parte: FRAGNOR, ZORROZA GESTION, KOOPERA, TAMOIN, GLOBAL FACTOR, LUCART, EIFORSA, VIMANSA, NYPSA, ASFALTIA. Baita TECNALIAk eta GAIKERek ere, bazkide teknologiko gisa.
