Berria

Birziklatzea, ekoizpena eta eraikuntza jasangarria habana zaharrean

2018ko urtarrilaren 29a

Hamar urteko lankidetza Habana Zaharrean

Habana Zaharreko gure lankidetzari behar bezalako amaiera ematearren, Birziklatzea, ekoizpena eta eraikuntza jasangarria Habana Zaharrean lantegi nazionala egin dugu Palacio del Segundo Cabo jauregian. Hamar urte iraun du lankidetzak, non TECNALIAk, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Habana hiriko Historialariaren Bulegoak esku hartu duten.

Bi egun iraun zuen lantegiak, non hondakinen eta eraikuntzarako materialak ekoizteko beste elementu batzuen birziklatzeari buruzko ezagutzak trukatzeko aukera izan zuten espezialistek eta zuzendariek, unibertsitate-irakasleek eta Historialariaren Bulegoko teknikariek.

Pozik dago TECNALIA, hamar urteko lankidetza horretan aukera izan baitu Habana Zaharreko trebakuntza-, eraikuntza- eta errehabilitazio-prozesuak bizkortzen eta katalizatzen laguntzeko. Aipatzekoak dira, halaber, auzo horretako langileen eta herritarren sentsibilizazioa, bai eta birziklatzearen arloan erakundeko teknikariek jaso duten trebakuntza.

Eusko Jaurlaritzak finantzatu ditu hamar urteotako jarduerak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kudeatzen dituen garapenerako funtsen bidez. 

Taller HabanaTaller Iñigo