Berria

CHAINLINK LABSekin lankidetzan ari gara, orakuluak eta kontratu adimendun hibridoak aplikatzeko aukerak identifikatzeko

2021ko urriaren 1a
ORACLES-DEFI

Chainlink Decentralized Oracle Networks izeneko sareek kalitate handiko datu-iturrien bildumarik handiena eta kalkulu seguruak eskaintzen dizkiete garatzaileei.

TECNALIAren eta Chainlink Labs-en arteko lankidetzak bide emango die bi erakundeei industria global giltzarrietan orakuluak eta kontratu adimendun (Smart Contracts) hibridoak aplikatzeko aukerak identifikatzeko. Helburua interesatuei balio gehigarria ematea da, eraginkortasun handiagoa, erabiltzaileen segurtasun- eta pribatutasun-bermea eta kostu txikiagoak eskainiz.

Orakuluak kontratu adimendunen izenean zerbitzuak egiten dituzten kanpo-entitateak dira. Batez ere, hau egiten dute: kanpoko datuak berreskuratu, kalkulatu eta bloke-kate sarera itzultzen dituzte balio fidagarri bakar gisa; kanpo-konektibitatea eta orakuluen konfiantza murriztuaren zenbaketa bloke-katearekin konbinatzen dituzte.

Kode irekiko orakuluen teknologia

Chainlink kode irekiko orakuluetarako estandarra da, eta euskarria ematen die askotariko orakulu-soluzioei, zeinek milaka milioi dolar babesten baitituzte aplikazio deszentralizatuen bidez (dApp-en bidez) finantza deszentralizatuetan (DeFi), aseguru parametrikoetan, on-chain jokoetan eta NFT dinamikoetan. Chainlink Labs-eko ikertzaile eta garatzaileak aitzindari izan dira orakuluen arloko ikerketaren eta abangoardiako teknologiaren parte handi batean; esate baterako, eskalako lehen orakulu-sare deszentralizatua plazaratzea, konfiantzazko hardware-orakuluen lehen soluzioa Town Crier-en, TLS web-datuak HTTPS bidez sinatzeko modu berritzaile bat DECO protokoloa erabiltzen duena, eta aleatoriotasuna sortzeko modu egiaztagarri bat, manipulazioen kontra babestua, kontratu adimendunetarako, besteak beste.

Bestalde, TECNALIA liderra da Europan sektore anitzeko ikerketari eta garapenari dagokionez, eta bloke-katean oinarritutako soluzio aitzindari ugari sustatzen lagundu du: energia berriztagarrien lehen trazabilitate-soluzioa Accionarekin lankidetzan (Greenchain), tripulaziorik gabeko ibilgailuentzako identitate digitaleko lehen soluzioa Airbusekin lankidetzan (Chainbus), eta bloke-katean ordaindukoak jaulkitzeko lehen sistema, Norbolsarekin lankidetzan.

Orakuluen teknologian merkatuko liderra da Chainlink Labs, eta, gainera, orakulu-soluzio pertsonalizatuak prestatzeko esparru bat du, oso orokortua; horregatik, ikerketa-bazkiderik egokiena da aztertzeko nola aplika ditzakeen TECNALIAk orakuluak DeFi-ez haraindiko merkatu-segmentuetan.

TECNALIAren ikerketa-arloak 

  • Energia: kontratu adimendun hibridoek P2P merkatuak erraztu ditzakete, ekoizleak, kontsumitzaileak eta prosumitzaileak mikrosarearen beraren barruan sartuta edo banaketa-sare batean sartuta. Hala ere, energiaren prezioa etengabe aldatzen ari da, eta ezin da aldez aurretik finkatu kontratu adimendun batean. Orakuluek ahalmena dute norbanakoen arteko energia-erosketak eta -salmentak arakatu eta kateko erreferentzia-prezioen eguneratzeak emateko, P2P energia-trukea erraztearren.
  • 4.0 industria: Bloke-kateak informazio-base partekatu bat eskaintzen du sortzen ari den Machine Economyrako, non askotariko gailuek balioa trukatzen baitute. IoTren orakuluak trazagarritasun-sistemetan sar daitezke, kontratu adimendun hibridoei baldintza batzuk frogatzeko —hala nola ondasunen jatorria, kokalekua, iritsiera eta kalitatea— ordainketari bide eman eta jabetza transferitu baino lehen; hala, aukerak zabaltzen dira hornidura-katea eta merkataritzaren finantzaketa automatizatzeko.
  • Datuaren ekonomia: kontratu adimendun hibridoak baldintzazko logika gisa erabil daitezke norbanakoen, enpresen eta estatuen artean datuak modu seguru, baimendu eta deszentralizatuan trukatzeko. Orakuluek egiazta dezakete baldintzak betetzen direla datuak trukatu eta ezkutatzen lagundu baino lehen, pribatutasuna bermatzen duten orakulu-soluzioak erabiliz horretarako, eta lagundu egiten dute dagoeneko Europako, Erresuma Batuko eta Brasilgo datu-estrategiaren parte diren datu-espazioei sostengua ematen.
  • Garraioa: kontratu adimendun hibridoak baldintzazko ordainketako ereduak sortzeko erabil daitezke garraio-sistemetan; adibidez, ibilgailu autonomoen karga azkarrerako (autoak/droneak). Orakuluak lagungarriak izan daitezke bloke-katetik erabilera egiaztatzeko eta tarifak sortzeko, zirkulazioari eta eroaleei buruzko datuak sentsore-sareen bidez hartuz eta beste aldagai batzuekin konbinatuz, hala nola indukzioarekin, eskariarekin, energiaren prezioekin eta abarrekin.

Besteak beste, erabilera-aukera horiek dituzte orakuluek mundu errealeko datu-multzoak erauzi, erantsi eta prozesatzeko, eta bloke-kate sareei emaitza bakar eta erantsiak emateko. Emaitzak erantsi ondoren, kontratu adimendun hibridoek entitateen arteko datuen eta aktiboen transferentzia automatiza dezakete, akordioa bete den ala ez kontuan hartuta. Kontratu adimendun hibridoek, kanpo-datuak eta bloke-katera mugatutako konfiantza-kalkuluak kontuan hartzen dituztenez, enpresa handientzako eta maila globaleko ekimenentzako soluzioak garatzeko behar diren errendimendua, konfidentzialtasuna eta konektagarritasun unibertsala eskaintzen dituen esparru bat eskain dezakete.

“Oso-oso pozgarria da guretzat orakulu-soluzioen liderrarekin lankidetzan aritzea, Chainlink-en orakulu-teknologia hornidura-katean, energian, garraioan eta abarretan aplikatzeko modu berriak aurkitzeko” esan du Óscar Lage TECNALIAko Zibersegurtasun eta Bloke-kateko Ikerketako buruak. “Chainlink Labs-ek ibilbide harrigarria du abangoardiako ikerkuntzan eta egiazko soluzioetan; horregatik, bazkide ezin hobea da kontratu adimendun hibridoak eta orakuluak zabaltzeko, datuen, automatizazioaren, IoTren eta laugarren industria-iraultzako beste ekimen batzuen inguruan sortzen ari diren joerak gauzatzen laguntzeko.“.

“Espero dugu TECNALIAk ikerketa aplikatuan liderra den aldetik duen eskarmentua baliagarria izango zaigula kontratu adimendun hibridoen gure garatzaileek Chainlink orakuluak erabiliz eraiki dezaketena zabaltzen laguntzeko", esan du Sergey Nazarov Chainlink Labs-en fundatzaileetako batek. “Chainlink-en orakuluen merkatu naturala DeFi zen, baina kontratu adimendun hibridoak beste industria handi batzuetan, hala nola datuaren ekonomian eta energian, askatu dezaketen balio guztiaren gainazala baino ez dira urratzen ari. Horregatik, poz-pozik gaude TECNALIA den bezalako ospe handiko ikerketa-enpresa batekin lan egiteagatik, merkatu bertikal berri horiek azkarrago gauzatzeko."

Chainlinki buruz

Chainlink kontratu adimendun hibridoz hornitzeko orakulu-sare estandara da. Chainlink Decentralized Oracle Networks izeneko sareek kalitate handiko datu-iturrien bildumarik handiena eta off-chain kalkulu seguruak eskaintzen dizkiete garatzaileei, kontratu adimendunen ahalmenak edozein bloke-kate saretan handitzeko. Komunitate global eta deszentralizatu batek kudeatzen du Chainlink, eta, gaur egun, milaka milioi dolar babesten ditu kontratu adimendunen bidez, finantza deszentralizatuen (DeFi), aseguruen, jokoen eta beste industria nagusi batzuen inguruan.

Ehunka erakundek Chainlink estandarrean konfiantza dute erabateko egiazkotasuna eskaintzeko, hasi enpresa globaletatik eta ekonomiaren abangoardiako proiektuetaraino. Hori guztia orakulu seguru eta fidagarrien sareen bidez.

Tecnaliari buruz

Basque Research and Technology Alliance (BRTA) barnean, ikerketa eta garapen teknologikoko zentro bat da TECNALIA, erreferentziakoa Europa osoan. Hogeita hamar herrialdetako 1.400 profesional ditu, guztiak ere teknologia BPG bihurtzen saiatzen direnak gizakion bizi-kalitatea hobetzearren, enpresentzat negozio-aukerak sortuz. Hauek dira haren jarduera-eremu nagusiak: eraldaketa digitala, fabrikazio aurreratua, energia-trantsizioa, mugikortasun jasangarria, hiri-ekosistema eta osasuna.