
Berria
Berria
2020ko uztailaren 8a
Prozesua Anberes hirian, Puglia eskualdean eta Letoniako eskualde-garapeneko ministerioan aplikatu da.
CITADEL ikerketa bat da, eta haren helburua da herritarrei zerbitzu publiko digitalak erabiltzen laguntzen dieten edo haiek erabiltzea oztopatzen dieten faktoreak ikertzea, monitorizatzea eta aztertzea. Ikerketa horren bidez, herritarrak nahiz administrazio publikoak inplikatu nahi dira, elkarrekin zerbitzu publiko digital eraginkorragoak eta inklusiboagoak sortzeko.
Teknologia eta metodologia berritzaileetan oinarritutako soluzio batekin gauzatu da prozesua, eta soluzio horrek aukera ematen du Europa osoko zerbitzu publiko digitalen hornidura aldatzeko.
CITADELek egindako berrikuntzak
Administrazio publikoak zerbitzu digitalak emateko duen heldutasun-maila neurtzen du eredu horrek, eta hobetzeko proposamenak egiten ditu.
Zerbitzu digitalak elkarrekin sortzeko metodologia bat da, eta urratsez urrats laguntzen die administrazio publikoei zerbitzuok egokitzen, herritarren eta sektore publikoaren eta pribatuaren laguntzarekin. Metodologia egokitu egin daiteke administrazio publiko bakoitzaren egoerara, eta urrats bakoitzean erabili beharreko tekniken eta tresnen inbentario bat du.
Zerbitzu publiko digitala erraz baloratzeko aukera ematen die herritarrei tresna honek, eta administrazio publikoei aukera ematen die emandako zerbitzuaren kalitatearen pertzepzioa ezagutzeko, hizkuntza naturalaren programazio-teknikak erabilita.
Elementu horrek zerbitzu publiko digitalak bilatzen laguntzen die herritarrei “herritarraren atarian”, pertsonalizazio-maila desberdinen bidez, eta, betiere, herritarren pribatutasuna kontuan hartuta.
Eta hori guztia ekosistema bakar batean integratuta: CITADEL ekosisteman.
Gure lankide eta proiektu horren koordinatzaile Leire Orue-Echevarriak adierazi duenez, “proiektu honek beren eraldaketa digitala amaitzen lagunduko die administrazio publikoei, haien zerbitzu digitalak inklusiboago eta denentzako erabilgarriago eginez. Gainera, herritarren parte-hartzeari esker, haiek paper erabakigarriagoa izango dute, baterako sorkuntzaren bidez, zerbitzu publiko hobeagoen garapenean”.
CORDISek, Europako Batzordearen webguneak, elkarrizketa bat egin zion Leire Orue-Echevarriari ekimenari eta administrazio publikoetan izango duen eraginari buruz gehiago jakiteko. Era berean, emaitza horietako batzuk berritzailetzat jo dituzte kanpoko adituek, eta Europako Batzordearen beraren finantzaketa publikoko proiektuen emaitza berritzaileen plataforman, hots, Innovation Radar’en sartu dituzte.
Horregatik guztiagatik, Europako Batzordeak zorionak eman dizkio gure lankideari, bai kudeaketa egokiagatik, bai teknologia berritzaileetan oinarrituta lortu dituen konponbideengatik, zeinek zerbitzu publiko digitalak aldatzeko aukera emango baitute.
Informazio gehiago
Proiektu honek Europar Batasuneko ikerketa eta berrikuntzako H2020 programaren finantziazioa jaso du, 726755 zenbakiko hitzarmenaren bidez.