"Nola erabili adimen artifiziala zure enpresan? Alderdi juridikoak eta AAren gobernantza"
Adimen artifizialaren erabileraren alderdi legalak geroz eta interes handiagoa piztu du enpresen artean
Enpresentzako ibilbide-orri argia
Cotec fundazioak sustatutako Nola erabili adimen artifiziala zure enpresan? Alderdi juridikoak eta AAren gobernantza gida praktikoak interes handia piztu du enpresen artean. AA bidezko soluzioak arrisku legalik, etikorik eta ospeari lotutakorik gabe nola integratu daitezkeen jakiteko interesa zuten ehun bat profesional bildu ziren ekitaldian.
- Argitalpena euren prozesuetan eta negozio-ereduetan adimen artifiziala integratzeko erronkari aurre egiten ari diren Espainiako tamaina ertaineko erakundeei dago zuzenduta bereziki.
- Gida hau Coteceko kide diren 35 entitateren (TECNALIA barne) elkarlanaren emaitza da, eta ikuspegi praktiko eta erabilgarri bat eskaintzen du erabakiak modu informatuan hartu ahal izateko.
Europako araudi-esparrua erronka estrategiko gisa
Gida une gako batean argitaratu da. Izan ere, indarrean sartu da Adimen Artifizialari buruzko Europako Legea, 2027ra bitarte aplikatu beharrekoa. Lege honek AA bidezko sistemak nola garatzen, eskuratzen eta hedatzen dituzten berrikustera behartzen ditu enpresak, beste esparru batzuekin batera; besteak beste, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, zibersegurtasuneko NIS2 zuzentaraua eta Jabetza Intelektualari buruzko Legea.
Dokumentu horrek indarreko araudi-esparrutik eta harekin erlazionatutako zehapen-araubidetik eratorritako betebeharrak zehazten ditu.
AA legeari jarraikiz eta modu arduratsuan hedatzeko bost urrats
Gidak bost urrats nagusiz osatutako egitura operatibo bat proposatzen du:
- AAren erabilera-kasuak eta enpresaren eginkizunak identifikatzea.
- AAren araudiaren eskakizunak ulertzea, arrisku-mailaren arabera.
- Arriskuen mapa praktiko eta erabilgarri bat sortzea.
- Funtzio argiak dituen gutxieneko gobernantza bat ezartzea.
- Arau-betetzea AA bidezko sistemaren bizi-zikloa osoan integratzea.
TECNALIAko langile hauek hartu dute parte gidan: Unitate Digitaleko zuzendariJoseba Lakak, Software Assurance Bulegoko arduradunIzaskun Santamaríak, Aholkularitza Juridikoko Alazne Lete Urrutiak eta Garapen Korporatiboko eta Aholkularitza Juridikoko Maialen Totorikak. Haien lanari esker, enpresen erronka erregulatzaileekin lerrokatuta dagoen adimen artifizial seguru eta etiko batekiko konpromisoa sendotu dugu.
