Berria

DEKTON eta SILESTONE Eduki Birziklatuaren Ziurtagiria

2023ko maiatzaren 23a
DEKTON® y SILESTONE® obtienen la Certificación TECNALIA de Contenido en Reciclado

“TECNALIA CERTIFICACIÓN, TECNALIAren enpresa, jasangarritasunaren arloko produktuak ziurtatzen espezializatua dago”

DEKTON® eta SILESTONE® produktuek eduki birziklatuaren TECNALIA ziurtagiria lortu dute

COSENTINO taldea munduko liderra da arkitekturarako eta diseinurako gainazal berritzaile eta jasangarriak egiten, eta TECNALIA Certificaciónen Eduki Birziklatuaren Ziurtagiria lortu du. Ziurtagiri horrek bermatzen du DEKTON® eta SILESTONE® produktuek daukaten material birziklatuak nazioarteko ISO 14021:2016 estandarra betetzen duela.

ISO 14021 arauak II motako ingurumen-etiketei dagozkien eskakizunak zehazten ditu, eta borondatezkoa da. Ingurumen-etiketa eta -adierazpen horiek produktuaren bizi-zikloko ingurumen-ezaugarri bereizgarriren bat adierazten dute, enuntziatu, sinbolo, grafiko edo testuen bidez.

Hirugarren batek ingurumen-adierazpenak egiaztatuta, fidagarritasuna, zehaztasuna, koherentzia eta gardentasuna ziurtatzen dira, eta produktuen ingurumen-baieztapena baliozkoa dela bermatzen zaie erosle benetako nahiz potentzialei; egiaztapen hori TECNALIA Certificaciónek egin du.

Material birziklatua

TECNALIA Certificaciónek hau bermatzen du ziurtagiriaren bidez: COSENTINO etxearen produktuek hondakin-fluxutik bereizitako “kontsumitu aurreko” materialetatik ateratako material birziklatuaren ehuneko jakin bat daukatela gutxienez.

Silestone® produktuetan, material birziklatuak erabiltzen dira; beira, adibidez: HybriQ+® teknologia aitzindariarekin fabrikatzen diren eta ziurtagiria duten koloreetan, gutxienez % 20 material birziklatua da.

Dekton® produktuetan, berriz, haien fabrikazio-prozesuan sortutako hondakinak erabiltzen dira, eta, hala, hondakinak murriztu egiten dira, zero hondakin ere izateraino.

TECNALIA Certificación

TECNALIA Certificación TECNALIAren enpresa bat da. Jasangarritasunaren arloko produktuak ziurtatzen espezializatua dago. Haren ardurapean egin dira ziurtagiria lortzeko behar ziren proba zorrotzak.

Ziurtagiri hori lortuta, indartu egin da COSENTINOk jasangarritasunaren alde egiten duen apustu estrategikoa: bezeroei kredituak lortzen laguntzen die eraikinen ziurtatze-eskema internazionaletan (esate baterako, LEED eta BREEAM eskemetan).

Konpainiak esperientzia zabala eta erreferentzia ugari ditu kreditu-programa horietan balio erantsia ematen duten proiektuetan. Adibidez, Bartzelonan, Sea Towers konplexuan, 15.000 m2 Dekton® erabili ziren, eta LEED BD+C CS v4-ren Espainiako puntuaziorik altuena lortu zen.