Berria

EBk eta Japoniak indarrak batu dituzte, fabrikazio adimendunaren alorrean lankidetza eta ezagutza-trukea sustatzeko.

2021ko uztailaren 22a
WebReference

Plataforma digital bat garatuko da, zeinaren helburua baita stakeholder garrantzitsuenak harremanetan jartzea eta adimen artifizial aplikatuari buruzko ezagutzaren trukea sustatzea

Teknologia digitalak eta adimen artifizialean oinarritutako soluzioak gero eta gehiago erabiltzen dira produktuak eta fabrikazio-prozesuak hobetzeko. Adimen artifiziala teknologia eta fabrikazio-sistema aurreratuekin integratzeak haren potentzial guztia ustiatzeko aukera ematen du, egokitzapen-, eraginkortasun- eta sendotasun-maila handiagoa lortzen delako. EBk eta Japoniak onartu dute lankidetza eta ezagutza-trukea funtsezkoak direla teknologia horiek hedatzeko.

EU-Japan.IA proiektuak, Europako funtsekin finantzatua, Europar Batasuneko (EB) eta Japoniako stakeholder garrantzitsuenak harremanetan jarriko dituen plataforma digital bat garatuko du, fabrikazio aurreratuari aplikatutako adimen artifizialari buruzko ezagutzak trukatzeko aukera ere emango duena.

Plataforma horrek, besteak beste, funtzionalitate espezifiko bat izango du, batzuen eta besteen ikerketa-programei eta emaitza teknologikoei buruzko informazioa trukatzeko. Era berean, askotariko jarduerak antolatuko ditu, lankidetza sustatzeko, sinergiak ezartzeko, networking edo harreman-sareak sortzeko eta abarrerako.

Helburua da parte-hartzaileen artean epe luzeko lankidetza ezartzea, bultzatzea eta babestea; horretarako, parte-hartzaileak proiektuan landuko den plataformaren bidez konektatuko ditu, eta kontzientziatzeko ikuspegi modernoak erabiliko ditu online.

Informazio gehiago

TECNALIAk WP2 paketea gidatzen du; stakeholder-en parte-hartzea sustatzeko ibilbide-orria sortzeaz arduratzen da, baita plataforma aberasteko edukia sortzeaz ere.