Berria

    Elikagaiak biltzeko bilgarri biodegradagarri berriak garatu ditugu

    2020ko martxoaren 4a

    Elikagaien balio-bizitza luzatzeko, ezaugarri antioxidatzaileak eta mikrobioen aurkakoak gehitu dizkiegu bilgarriei

    Newpack ekimenaren bidez, ingurune industrial esanguratsu batean baliozkotuko dugu elikagaiak biltzeko bioplastiko lehiakor eta jasangarri berrien ekoizpena. Propietate mekaniko hobetuak izango dituzte materialek, eta, horri esker, lehiakorrak izango dira ohiko plastikoen aldean.

    Gainera, antioxidatzaileak eta mikrobioen aurkakoak ere izango dira, bildutako elikagaien balio-bizitza luzatzeko, betiere haien balio nutritiboa eta testura gordeta. Orain arte zeuden plastiko biologikoak baino hobeak dira, eta soluzio lehiakorra dira elikagaien sektorerako.