Berria

    Energia berriztagarriak eta metaketa konbinatzen dituzten instalazioak, sistema elektriko malguago baterako

    2026ko urtarrilaren 27a

    Plantas renovables y almacenamiento para un sistema eléctrico más flexible

    "Aztertzen dugu nola laguntzen duten instalazio hibridoek sistema elektrikoaren egonkortasuna eta malgutasuna hobetzen"

    Energia metatzen duten energia berriztagarrien instalazio hibridoen zeregina sistema elektrikoaren egonkortasunean

    TECNALIAk tailer esklusibo bat egin du Madrilgo instalazioetan. Han izan dira sektoreko 12 enpresa aditu, espezialistak, ingeniariak, hardware-fabrikatzaileak eta energiaren eta energia berriztagarrien sektoreko software-garatzaileak. Tailerrean, aztertu dute nola laguntzen duten energia berriztagarrien sorkuntza eta metaketa elektrikoko zein termikoko sistemak konbinatzen dituzten instalazio hibridoek sistema elektrikoaren egonkortasuna eta malgutasuna hobetzen.

    Jardunaldian funtsezko gaiak jorratu dira, hala nola araudi-aldaketa eta energia-kudeatzaileak (EMS) instalazio-kontrolatzailearekin (PPC) batera duen egitekoa soluzio hibridoek sistema elektrikoaren egonkortasunari lagunduko diotela bermatze aldera.

    Energia berriztagarrien eta metaketaren arau-esparrua eta erronka teknologikoak

    Hitzaldien ondoren, enpresek eta TECNALIAk mahai-inguru bat egin dute energia berriztagarriek eta metaketak gaur egun dituzten araudi-esparrua eta erronka teknologikoak aztertzeko.

    • Hibridazioa merkatuan.
    • Erregulazio sekundarioaren balantze-zerbitzua.
    • 2026an ezarriko den tentsioa kontrolatzeko zerbitzu berria.

    Eztabaidan agerian geratu da garrantzizkoa dela kontrola era koordinatuan egitea EMSaren eta PPCaren artean, instalazio hibridoen integrazio efizientea bermatzeko eta sistema elektrikoak etorkizuneko baldintzak betetzeko ahalmena duela ziurtatzeko.

    • Tailerra oso interesgarria izan da bertaratuentzat, eta etorkizuneko topaketetan eztabaidatu beharreko gai berriak sortu dira bertan.
    • Era berean, agerian utzi du sistema elektrikoaren egonkortasuna eta malgutasuna bermatzeko funtsezkoak direla energia berriztagarriak eta energiaren metaketa konbinatzen dituzten instalazio hibridoak, eta aukera berriak irekiko dituztela energia-sektorean, lankidetzarako eta eztabaidarako.