"Proiektuaren azken fasean, eskala errealeko saiakuntzen bidez zurezko forjatuak konpontzeko zenbait teknikaren ebaluazio konparatiboa egiten ari gara"
Ondare eraikia kontserbatzen egiten dugu lan WoodRepair proiektuan
Egitura-zuraren patologiak eta hartan esku hartzeko teknikak sakon ezagutzea funtsezkoa da bizitegi-inguruneetan zurezko egituren kontserbazioa bermatzeko, bereziki ondare-balioa duten eraikin historikoetan. WoodRepair ekimenak zurezko egitura duten etxebizitzak birgaitzeko ezagutza teknikoa sustatzen du. Zurezko forjatuak konpondu eta indartzeko teknikak aztertzen ditu; egungo arau-estandarrak lortzen ditu, eraikuntza-sistema tradizionalei eutsiz eta zuraren egitura-ahalmena mantenduz.
- Proiektuaren garapenean, etxebizitzetako forjatuetan aurkitu ohi diren egituraren patologiak dokumentatu dira, baita praktika profesionalean haiek konpondu eta indartzeko erabiltzen diren soluzio teknikoak ere.
- Gainera, TECNALIAk Azpeitian dituen saiakuntza fisiko-mekanikoen laborategietan, saiakuntza-kanpaina bat egin da indartze-teknika ohikoenetako batzuen karakterizazio mekanikoa egiteko eta haien prestazioak alderatzeko: hagaxka eta erretxinekin indartzea eta egiturazko torlojuekin indartzea.
- Gaur egun, azken fasearen garapen bete-betean gaude, hau da, zurezko forjatuak konpontzeko zenbait teknikaren ebaluazio konparatiboa egiten ari gara eskala errealeko saiakuntzen bidez.
Ondarea kontserbatzea eta birgaitzea
Zetabi Arkitektura Bulegoak, Certinaliak eta TECNALIAk aldi berean batzen dituzte ezagutza teknikoa, ondarearen kontserbazioarekin konprometitutako ikuspegia eta egungo bizitegi-parkea birgaitzearen aldeko apustu argia.
*Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak finantzatutako Eraikal proiektua.