Europako AI Act erregelamenduaren funtsezko organoetan presentzia bikoitza izatea lortu dugu

    2026ko uztailaren 28a

    AI Act

    "Javier del Serrek eta Erkuden Ríosek TECNALIA ordezkatzen dute Europako Batzordeari aholku ematen dioten organoetan"

    AI Act erregelamenduaren gobernantzan sartu gara

    Europan urrats garrantzitsu bat eman dugu. Izan ere, AI Act erregelamenduari lotutako bi aholkularitza-organotan sartu gara. Erregelamendu honek adimen artifizialaren Europako esparrua definitzen du. Gure parte-hartzearen bidez, AAren hedapenean gure ezagutza sartzeko dugun gaitasuna indartzen dugu.

    Zehazki, gure lankide Javier del Serek Scientific Panelen parte hartu du, eta Erkuden Ríosek, berriz, Advisory Forumen. Bi organook Europako Batzordeari, AI Officeri eta AI Boardi ematen diote aholku. Haien eginkizuna ezagutza aditua hornitzea da, adimen artifiziala teknologiaren eta gizartearen erronkekin lerrokatuta dagoen modu zorrotz eta seguruan ezartzen laguntzeko.

    Sakontasun teknikoa eta ikuspegi aplikatua

    Scientific Panelek aditu zientifiko eta teknikoen talde independente gisa jarduten du, eta konplexutasun handiko arloetan dago ardaztuta:

    • erabilera orokorreko AAko ereduak
    • arrisku sistemikoak
    • ebaluazio-metodologiak eta benchmarkak
    • ikuskapenerako eta enforcementerako laguntza teknikoa

    Advisory Forumek eragile anitzeko ikuspegi bat integratzen du. Industriako, akademiako, gizarte zibileko eta ETEetako ordezkariak biltzen ditu, eta bere ekarpenak honako alderdi hauetan ardazten dira:

    • erregelamenduaren inplementazio praktikoa
    • estandarizazioa
    • inpaktu sektoriala
    • politika publikoko gaiak

    Ekarpen osagarri bat Europan

    Bi organo horietan daukagun presentziak AI Act erregelamenduaren funtsezko bi dimentsio hartzen ditu:

    • ebidentzia zientifiko independentea: Scientific Panelen bidez
    • askotariko aholkularitza praktikoa: Advisory Forumen bidez

    Osagarritasun horrek zehaztasun teknikoaren eta aplikagarritasunaren arteko oreka bermatzen du. Hala, erregelamenduak enpresetan, administrazio publikoetan eta gizartean inpaktu erreala izan dezan laguntzen dugu, teknologia ekoizpen-ingurunera eramateko dugun eginkizunarekin lerrokatuta.