Berria

Europako esperientzia robotikan eta adimen artifizialean

2022ko abuztuaren 8a
red-europea-robotica-TECNALIA

"TECNALIAk Europako bikaintasun-sarean parte hartzen du AA aplikatuz robotika eskala handian hedatzeko."

euROBIN bikaintasun-sarea eratu da, Europan robotikan eta adimen artifizialean (AA) dagoen esperientzia biltzen duena.

Sare horrek Europako herrialdeen ikerketarako eta garapenerako plataforma bateratu bat ezartzen du. Lehen aldia da Europa osoko zentro teknologiko ugarik adimen artifizialean oinarritutako robotika elkarrekin ikertzen dutela.

Plataforma horren bidez, AAn oinarritutako robotikaren funtsezko gaiei buruzko aurrerapen zientifiko esanguratsuak lortu nahi dira, bai eta Europako robotika zientifikoaren komunitatea indartu ere, eremu komun integratzaile bat eskaintzeko. Sarea robotika-komunitate osoarentzat irekita dago, eta kateko finantziazio-mekanismoak eskaintzen ditu datozen urteetan kideen kopurua bikoizteko.

Europako bikaintasun-sarea

TECNALIAk, Europako Erreferentziako Zentro Teknologikoa den aldetik, 14 herrialdetako beste 30 kiderekin batera hartuko du parte Europako aliantza horretan. Alemaniako Zentro Aeroespazialeko Mekatronikako Robotika Institutuak koordinatuko du aliantza, eta profil handieneko ikerketa-erakundeak eta sektore guztietako industria-bazkide nabarmenak bilduko ditu.

Robotikan dugun ezagutzari esker, teknikak, algoritmoak eta tresnak garatu ahal izan ditugu sistema robotikoak eta ekoizpen-sistemak adimenez, autonomiaz eta ekoizpen-ingurune malguetako aldaketetara egokitzeko gaitasunez hornitzeko. Robotak gure eguneroko bizitzaren parte izango dira, eta prozesu industrialetan lagunduko digute balio-kate osoan barrena.

Robotikan oinarrituak ditugun gaitasunei edo soluzio industrialei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jarri harremanetan gure aditu-taldearekin.