2004az geroztik, Tecnalia erreferentziako erakundea izan da everis Centers etxearentzat, bikaintasuna lortzeko etengabe hobetzen egindako bide luzean
everisen dibisio bat da everis Centers, eta errendimendu handiko zentro-sare bat osatzen du, zeina etengabe hazten ari baita. Herrialde hauetan daude zentroak: Espainia (Alacant, Murtzia, Sevilla eta Salamanca), Portugal (Lisboa), Maroko (Tetuan) eta Latinoamerika (Temuco-Txile, Tucumán-Argentina, Uberlandia-Brasil, Trujillo-Peru). everis Centersek badu, halaber, eragiketa-zentro bat, Madrilen; zentro guztiak koordinatzen ditu eta ekimen komunak integratzen, lanen homogeneotasuna bermatzeko.
everis Centersen helburu estrategikoa hau da: balio erantsi handiko zerbitzuak eraginkortasunez ematea, metodologiaren, automatizazioaren, espezializazioaren eta produktibitatearen hobekuntzaren bidez. Hori lortzeko, ekoizpen- eta kudeaketa-prozesuak homogeneizatzen ditu, eta barruko lan-fluxuaren kudeaketa automatizatzen duten tresnez osatutako ekosistema osatu bat inplementatzen du. Gai tekniko espezifikoei buruzko laguntza ere ematen du, zentroen kokapen geografikoa gorabehera.
everis Centers zentroen erreferentziako jarduera-esparrua CMMI© da, 2004az geroztik. CMMI©-k erreferentzia izaten jarraitzen du, gaur egun ere, software-garapeneko eta IT zerbitzuak emateko prozesuak hobetzeko etengabe egiten diren zikloetan. Hobetze-ziklo horietan, hobetsi egiten da soluzioak erakundearen negozio orokorrerako baliagarriak izatea. everis Centers erakundeak CMI© -DEV ereduko 5. maila du 2012tik, eta CMMI©-SVC ereduko 3. maila 2018tik. Azken ebaluazio horrek badu berezitasun bat: Espainian egindako ebaluaziorik handiena da, eta munduko hirugarrena. Izan ere, kokapen geografiko desberdina duten 10 zentro ebaluatu dira, software-garapena eta zerbitzuak ematea biltzen dituen eredu anizkoitzeko ebaluazio-eskema bat erabilita. Hala, CMI MI©-DEV ereduko 5. maila berritu da, eta CMI©-SVC ereduko 3. maila lortu.
Ikuspegi hori, gainera, ez da oztopo izan Kanban eta SCRUM sistemetan oinarritutako lan-metodologia bizkorrak ere sartzeko.
2004az geroztik, Tecnalia erreferentziako erakundea izan da everis Centers etxearentzat, bikaintasuna lortzeko etengabe hobetzen egindako bide luzean. Zehazki, IKTen dibisioko informazio-teknologietako prozesuen plataformako profesionalek, Giuseppe Satriani ekimen-buru zutela, laguntza eman diote bezeroari ekoizpen- eta kudeaketa-prozesuak eraldatzeko lanetan eta horrek ekarritako kultura-aldaketan.

