Berria

FESIA eta NEOS Espainiako startup eta enpresa mediko nagusien gailurrean daude

2021ko abuztuaren 10a
FESIA y NEOS se encuentran en la cima de las principales startups y empresas médicas de España

Hautatutako konpainiek askotariko ikuspuntuetatik berritzen dute industria medikoa

BestStartup.eu komunikabide digital bat da, eta Europar Batasuneko eta Erresuma Batuko enpresa handien azken berrikuntzen eta aurrerapenen berri ematen du. Komunikabide horren arabera, 2021ean Espainiako 101 startup eta enpresa mediko nagusien topean daude FESIA eta NEOS Surgery enpresak, zeinek TECNALIAren partaidetza baitute eta TECNALIA Ventures deep tech venture builderrek bizkortzen baititu.

Tamaina guztietako enpresak hautatzen dituzte: hasi abangoardiako enpresa berrietatik, eta industria medikoa berritzeko askotariko ikuspegiak ezartzen ari diren marka finkatuetara.

Startup eta enpresa horiek kategoria hauetako batean lan aparta egiteagatik aukeratu dituzte:

  • Berrikuntza
    • Ideia berritzaileak
    • Merkaturatze-bide berritzailea
    • Produktu berritzailea
  • Hazkundea
    • Aparteko hazkundea
    • Aparteko hazkunde-estrategia
  • Administrazioa
  • Inpaktu soziala

Informazio gehiago

BestStartup.eu-ren administratzailea (baina ez jabea) Fupping LTD da, egoitza Londresen duen komunikabide-enpresa bat. EBko enpresa, negozio eta berrikuntza nagusiak mundu mailan sustatzea du helburu BestStartup.eu-k. Europako startup eta enpresetan inbertsioak egitea sustatzen du, startup berritzaile txikien eta inbertitzaile instituzionalen artean dagoen informazio-asimetriari helduta.

NEOS Surgery berrikuntzan diharduen enpresa bat da, eta neurokirurgiarako gailu mediko berritzaileak (medical devices) garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditu. FESIA neurorrehabilitaziorako gailu medikoen startup bat da, lesioak eta gaixotasun neuromuskularrak izan dituzten pertsonei zuzendua.