Berria

      Formulazio aurreratuak: eraldaketa teknologikoa garapen farmazeutikoan

      2025ko ekainaren 26a

      Formulaciones Avanzadas: innovación farmacéutica al servicio de la eficacia terapéutica

      "Farmazia-laborategiekin lankidetzan ari gara erronka zientifikoak soluzio teknologiko bihurtzeko"

      Berrikuntza farmazeutikoa eraginkortasun terapeutikoaren zerbitzura

      Formulazio aurreratuak ardatz eraldatzaile gisa agertzen dira farmazia-industrian. Teknologia horiek printzipio aktiboak nola ematen diren birdefinitzeen dute, eta, gainera, pazienteei erabilera errazten diete, erabilera klinikoan oso komenigarriak diren konbinazio farmazeutikoak ezartzen laguntzen dute, paziente-talde jakin batzuen tratamendua eskuragarriago egiten dute, tratamendua uzteko aukerak murrizten dituzte eta pazientearen segurtasuna eta produktuaren jasangarritasuna hobetzen laguntzen dute.

      • Ikuspegi teknikotik, formulazio aurreratu bat hurbilketa galeniko berri bat da, eta horrek sendagaiaren alderdi kritikoak nabarmen hobetzen laguntzen du, hala nola hauek: farmakoa ematea, printzipio aktiboaren askapena, xurgapena eta bioerabilgarritasuna modulatzea, tratamendu berean hainbat farmako konbinatzea ahalbidetzen duten teknologiak eskaintzea. Hobekuntza hori zenbait teknologia erabiliz lortzen da, hala nola nanopartikulak, askatze kontrolatuko sistemak, liposomak, mikroemultsioak, matrize bioitsaskorrak, bi-nukleoko edo geruza biko konprimatuak, etab.
      • Plataforma horiek ohiko teknologien oztopo farmazeutikoak gainditzen dituzte, eta sendagaien alderdi kritikoak hobetzen dituzte; hala, abantaila berriak lortzen dituzte erabilera klinikoan eta pazienteen bizi-kalitatean.

      Farmakozinetikatik harago: pertsonalizazioa eta atxikidura

      Formulazio horien onura nagusietako bat da tratamenduak pazientearen profil farmakogenetikoaren arabera pertsonalizatzeko gaitasuna. Gainera, geruza anitzeko konprimatuek, partxe transdermikoek eta askatze luzeko sistemek nabarmen hobetzen dute atxikidura terapeutikoa.

      Erabilera eta eskalatze industrialeko kasuak

      TECNALIAn, formulazio aurreratuak ikuspegi integral batetik lantzen dira, prozesu hauek guztiak kontuan hartuta: printzipio aktiboaren karakterizazio fisiko-kimikoa, diseinu galeniko eta analitikoa eta GMP araudien araberako eskalatze industriala.

      In silico modelizazioak eta 3D inprimaketa farmazeutikoaren gisako tresnak erabiltzeak garapen-zikloak bizkortzen ditu eta erregulazio-arriskua murrizten du, besteak beste.

      Etorkizun adimentsuagoa eta jasangarriagoa

      Materialen zientziaren, bioteknologiaren eta farmakologiaren arteko konbergentzia etapa berri bat sortzen ari da estimulu fisiologikoei erantzuteko gai diren sendagaien garapenean (formulazio adimendunak (smart)), edo targeting molekularreko sistemen bidez botika ehun espezifikoetan askatzeko gai diren sendagaien garapenean. Berrikuntza horiek, emaitza klinikoak areagotzeaz gain, optimizatu egiten dituzte sendagaien erabilera arduratsua eta gizartean eta ingurumenean duten eragina.

      • Gure farmazia-garapeneko laborategia eta gure fabrikazio-planta lankidetzan ari dira farmazia-laborategiekin, erronka zientifikoak balio erantsi handiko soluzio teknologiko bihurtzeko.
      • CDMO (Contract Development and Manufacturing Organization) gisa, industria farmazeutikorako garapen eta fabrikazio zerbitzu integralak eskaintzen ditugu. Garapen farmazeutikoko eta fabrikazioko gure azpiegiturak hornituta daude gure bezeroei prozesuaren fase bakoitzean laguntzeko, ideiatik hasi eta merkatura arte.