Grafitien aurkako sistema teknologiko eta segurtasun-sistema berriak

    2026ko irailaren 30a

    "Grafitiak arazo estetiko bat dira, eta eragin ekonomiko handia daukate"

    Grafitien aurkako sistema teknologiko eta segurtasun-sistema berriak garatzen ditugu hiri eta inguruetako garraio-ibilgailuak babesteko

    Espazio publikoetako eta garraioetako grafitiak arazo estetiko bat dira, eta eragin ekonomiko handia daukate. Espainian, 25 milioi eurotik gorako kostua dute urtean. Trenetan soilik, ia 80.000 m² margotu zituzten bandaloek. Ondorioz, 15.000 garbiketa-ordu baino gehiago behar izan ziren. Gainera, 2023an ia 4.000 aldiz sartu ziren bidegabeki Renferen instalazioetan; egunean hamaika aldiz baino gehiagotan.

    Euskadin, konpainiak 860.000 euro eta 450 ordu bideratu zituen trenak garbitzera, 137 ekintza bandalikoren ondoren.

    Erronka horri erantzuteko, VANGRAF ekimena gauzatu dugu ALSE SEGURIDAD, BECA GRAFIC eta UKABI enpresekin batera. Ekimenaren testuinguruan, honako soluzio hauek garatu ditugu: bandalismoaren aurkako kudeaketa aktiborako modulu automatizatu bat; segurtasunaren kudeaketa integralerako ertzeko adimen artifizialeko (AIoT) ereduak; IoT komunikazioak etsaitasunezko inguruneetarako eta semantikan aberatsak diren BIM ereduak prebentziorako; eta grafitiak garbitzeko toxikoa ez den garbigarri ekologiko bat.

    VANGRAFek erantzuna ematen dio trenetan eta bestelako garraio-ibilgailuetan grafiti berrien pintaketak direla-eta bandalismoarekin sortzen den arazoari, bai prebentzioaren ikuspegitik, bai ekintzaren ikuspegitik.

    Gainera, METRO BILBAOren babesa daukagu, eta erakunde horrek bere instalazioetan eskala errealeko proba bat egiteko aukera ematen digu.

    Zaintza, segurtasuna eta jasangarritasuna

    VANGRAFek enpresa eta espazio publiko askotako instalazioen segurtasuna nabarmen handitzea sustatzen du, bandalismoa eta baimenik gabeko grafitiak murrizteko. Prebentzioa da kalteek eragindako inpaktu ekonomikoa zein kalteak konpontzeko erabiltzen diren produktu, material eta energiaren ingurumen-inpaktua murrizteko modurik onena.

    • Gainera, VANGRAFek garbiketa-soluzio jasangarri berri bat eskaintzen du, BECA GRAFICek fabrikatutako jatorri biologikoko formulazio berritzaile batean oinarritua.
    • Produktua ez da toxikoa ingurumenarentzat, eta ez du arrisku-piktogramarik behar etiketan.

    *VANGRAF proiektua Eusko Jaurlaritzak finantzatu du, Hazitek 2024-2026 Programaren barruan.