Berria

    Gure lankide Oscar Lagek Espainiako lehen AAko sandboxean parte hartu du

    2025ko abenduaren 11a

    Oscar Lage Sandbox IA

    "EBk 2024an onetsi zuen Adimen Artifizialaren Erregelamendua (AI Act), adimen artifizialari buruzko munduko lehen lege integrala"

    Espainiak adimen artifizialeko lehen sandboxa bultzatu du: adimen artifizialari buruzko lehen lege integrala

    Europar Batasunak 2024ko martxoaren 13an onetsi zuen Adimen Artifizialaren Erregelamendua (AI Act). Hain justu, adimen artifizialari buruzko munduko lehen lege integrala izan zen. Esparru horrek adimen artifizialaren erabilera arautzen du, segurua, etikoa eta pertsonengan zentratua izango dela bermatzeko. Hala, oinarrizko eskubideak, osasuna, segurtasuna eta jasangarritasuna babesten dira.

    Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioak adimen artifizialeko lehen sandboxa jarri du martxan Espainian. Ingurune arautu horrek laguntza eskaini nahi die ETEei eta startupei AAren Erregelamenduak ezarritako baldintzak betetzeari dagokionez, bereziki arrisku handiko gisa sailkatutako sistemetan.

    TECNALIAk zibersegurtasun aplikatuaren alorreko esperientzia jarri du eskura

    Óscar Lage gure lankide eta TECNALIAko Zibersegurtasun Estrategiako eta Teknologiako zuzendaria hautatu dute AAko sandboxeko aditu.

    Haren lana izango da AAren Erregelamenduak jasotako eskakizunak ikuspegi metodologiko eta teknikotik aztertzea, eta ebaluatzea ea egokitzen den segurtasun, sendotasun, arriskuaren kudeaketa eta gobernantzarekin loturiko benetako erronketara.

    Gida teknikoak garatzen laguntzea

    Esparru arautuaren oinarri diren Gida Teknikoak berrikusten eta hobetzen parte hartzen du Lagek, eta, eginkizun horretan, adimen artifizialean eta zibersegurtasun aplikatuan espezializatutako ikuspegia eskaintzen du.

    Gainera, parte hartzen duten taldeen zalantzak argitzen eta haientzako gomendioak sortzen ere jarduten du, eta segurtasun- eta kalitate-irizpideak indartzen ditu Espainian adimen artifizialeko sistemak arduraz garatzeko eta hedatzeko.