Berria

    HarshLab itsas zabaleko laborategi flotatzailearen gaitasun berriak aurkeztu ditugu

    2025ko uztailaren 14a

    Nuevas capacidades HarshLab

    "Saiakuntza-gaitasunari datuaren eta adimen artifizialaren potentziala gehitu diogu, eta plataforma digital bizi eta konektatu bat sortu dugu."

    HarshLab Day ekitaldiaren beste edizio bat egin dugu. Bazkideek eta bezeroek bertatik bertara ezagutu dituzte gure HarshLab azpiegitura flotatzailearen —Armintzako kostaldetik 1,6 itsas miliara dagoena— gaitasun berriak:

    Laborategi hori sortzean, helburua zen materialak, estaldurak eta osagaiak itsas inguruneetan aztertzea eta baliozkotzea. Hala ere, urteekin eboluzionatuz joan da: industria-eskaritik sortutako gaitasun berriak batu ditu, eta ikerketa erabakiak hartzearekin lotu du.

    Orain, saiakuntza-gaitasunari datuaren eta adimen artifizialaren potentziala gehitu diogu, eta plataforma digital bizi eta konektatu bat sortu dugu. Edozein bidetatik sortutako informazioak —dela sentsoreetatik, dela laginetatik, dela erakusketa-asteetatik sortutakoa— portaerak aurreikusten lagunduko du, eta itsas zabaleko berriztagarrien eragiketa eta mantentze-lanak hobetzeko aukera emango du, bai eta materialak optimizatzekoa eta baliozkotze-zikloak laburtzekoa ere.  

    HarshLab digitala, bizia eta konektatua

    Azpiegitura hori esmartizatzeak ematen dituen aukera berriei dagokienez, Scottish Power, HEMPEL, CoreMarine eta beste enpresa batzuek, besteak beste, beren negozioetan eragin positiboa duten erabilera-kasu batzuk aurkeztu dituzte aurten:  

    • Sandra Seijoren eskutik (AYESA) AAren esparruan egiten ari garen garapenak aztertu genituen: batetik, haize-sorgailu flotatzaileen egitura-osagaietarako eredu prediktibo bat sortzeko garapena; eta, bestetik, baldintza meteozeanikoak iragartzeko adibide zehatz bat.  
    • Gainera, Ainhoa Jausororekin (INALIA) batera, egiaztatu genuen HarshLaben egindako saiakuntzen ondorioz hobetzen ari dela itsas zabaleko egituretarako monitorizazio-sistema aurreratua —osagai kritikoen O&M-rako datuak balioesteari esker— eta sistemen funtzionamendu fidagarria bermatzen ari dela. Besteak beste, nabarmendu zuen AAn oinarritutako ikuspegi berriak gaineratzeko dagoen aukera, bai eta datasetak eraikitzekoa ere, horri esker teknologia berriztagarrietan ainguraketei eta lotura-lokarriei geratzen zaien bizitza baliagarria kalkulatzeko.  
    • Aintzane Expositok VICINAY MARINEn egindako lan hau aurkeztu zuen: ainguratze-lerroetako korrosioaren urrutiko monitorizazioa, TECNALIArekin batera egindakoa. Sistema horri esker, etorkizunean izango duen portaera monitoriza eta aurreikus daiteke, baita geratzen zaion bizi-denbora ere. Horrek ainguratze-lerroen mantentze-lanak optimizatzen lagunduko du.  
    • Bestalde, Pedro María Alonsok (Scottish Power) eta Santiago Ariasek (HEMPEL), hurrenez hurren, honako hauek aurkeztu zituzten: azken aurrerapenak itsas zabaleko egituren iraunkortasuna duplex estalduren bidez hobetzen, eta azken berrikuntzak itsas inguruneetako egitura estatikoetarako inkrustazioen aurkako teknologietan. 

    Kable dinamikoa instalatzea

    HarshLaben gaitasun horiek guztiak indartu egingo dira azpiegitura eta lurreko sare elektrikoa lotuko dituen kable dinamikoa instalatuz, zeinak monitorizazio-sistemetarako elikadura emango baitu eta olatuen energia-hargailuak sarera konektatzeko hub gisa balioko baitu.

    • CoreMarinek kablea instalatzeko prozesua ezagutzera eman zuen, eta horretarako egin beharreko maniobra konplexuak eta xehetasun bakoitzaren plangintza azaldu zituen. 
    • Era berean, beste aplikazio berri batzuen artean eta AZTIko lankideekin batera, HarshLaben klima-aldaketaren itsas behatoki bat ezartzeko aukera sortu zen, arrainak, hegaztiak eta ekosistemaren beste aldagai batzuk monitorizatzeko.  

    Topaketa bakoitzetik lankidetzarako aukera berriak sortzen dira, eta, beraz, parte hartzeko aukerarik izan ez bazenuen eta HarshLaben testatzeko edo baliozkotzeko ideiaren bat aztertu nahi baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.