Berria

HarshLab laborategiaren bertsio berri batek saiakuntzak eta I+G egiteko ahalmen bereziak eskainiko dizkio offshore industriari

2021ko maiatzaren 26a
HarshLab

Materialek, osagaiek eta martxan dauden ekipamenduek hainbat ingurunetan (atmosferan, splash ingurunean, urpean, sotoan eta itsas hondoan) duten portaerari buruzko informazioa ematen du azpiegiturak

Material eta osagaiekin benetako offshore ingurunean saiakuntzak egiteko HarshLab laborategiari esker, 20 bat enpresak informazio baliotsua jaso dute beren materialek itsas ingurunean duten korrosioari, zahartzeari eta fouling-ari buruz. 500 probeta eta laginekin baino gehiagorekin egin dira saiakuntzak: maiatzean, hiru urte beteko dira itsaso zabalean, BiMEPen, lanean hasi zirenetik.

HarshLaben lehenengo bertsioak beste bati eman dio bide. Azpiegitura horrek prestazio eta ahalmen handiagoak ditu, eta I+Gko beste saiakuntza eta jarduera batzuk egingo ditu, offshore industriaren lehiakortasuna hobetzeko.

Une honetan, HarshLaben egitura eraikuntza-fasean dago, IDOMek gainbegiratuta. Lau hilabete barru Armintzako kostaldean ainguratuko da, eta offshore ingurunearekin erlazionatutako asmo handiko ikerketa-proiektuei ekiteko aukera emango die euskal enpresei.

HarshLab berriari buruz

HarshLab berria sare elektrikora eta komunikazio-sarera konektatuta egongo da, BiMEP plataformaren urpeko sarera konektatuko baita zilbor-kable baten bidez. Konexio horri esker, martxan dauden ekipamenduen saiakuntzak egin ahal izango dira HarshLaben, eta errazago mugitu ahal izango ditu zamak hainbat sistemaren bidez; esaterako, garabi hidraulikoa, kanpoko besoa eta barneko polipastoak.

Laborategiak 8,5 m-ko diametroa eta 7 m-ko altuera izango ditu. Aurreko bertsioak baino lagin eta ekipamendu gehiagorekin egin ditzake saiakuntzak, esposizio-ingurune berberetan; alegia, atmosferikoa, splash eta urpekoa. HarshLab 2.0 laborategian, sotoko baldintzetan ere egin daitezke saiakuntzak, eta laginak itsas hondora jaitsi, 65 m-ko sakonerara.

Beste ekipamendu berezi hauek ere izango ditu: bi hutsune libre hondoan, konektore, riser eta zilbor-kableekin saiakuntzak egiteko; urpeko modem bat, elementu urperatuak azalekoekin komunikatzeko; estazio meteorologiko propio bat; eta urpeko ROV (Remotely Operated Vehicle) txiki bat. Ontzian jasotzen diren seinale guztiak zilbor-kableko zuntz optikoen bidez igortzen ditu komunikazio-sistemak.

Informazio gehiago