Berria

    Hidrogeno-bateriak eta -pilak funtsezkoak dira mugikortasun jasangarrirako

    2021ko uztailaren 28a

    electrificación de vehículos

    Espainiak puntako berrikuntza-ekosistema du hidrogenozko bateriak eta pilak fabrikatzeko

    Espainiako enpresek protagonista izan nahi dute etorkizuneko mugikortasunean. Elektrizitatea metatzeko sistemak (era guztietako ibilgailu elektrikoetarakoak) zentro teknologikoak —hala nola TECNALIA— eta mugikortasunaren sektoreko enpresak elkarrekin garatzen ari diren proiektuen parte dira.

    Bateria elektrikoak zabaltzeko eta ibilgailuetan jartzeko, kostuak murriztu egin behar dira. Mikel Lasa InnoEnergy Iberiako CEOaren arabera, "2025. urtean, ibilgailu elektrikoak erabat lehiakorrak izango dira, eskala-aurrezpenariari, hobekuntza teknologikoari, azpiegiturari eta erregulazioari esker".

    TECNALIAn zenbait ekimenetan ari gara lanean; adibidez, hidrogenoaren garapeneko balio-katean, eta erregai-pilan erabiltzen diren materialetan. M2Fren bateria eta kargatze-sistemen lantaldearen buru ere bagara.

    Informazio gehiago