“Zinemaldia Startup Challenge lehiaketa: izena emateko azken eguna ekainaren 1a da”
Ikus-entzunezkoen arloan teknologia berriak, errealitate areagotua, errealitate birtuala edo adimen artifiziala erabiltzen dituen proiektu bat duzu?
Donostiako Zinemaldiarekin batera, Zinemaldia Startup Challenge lehiaketaren bosgarren deialdia jarri genuen abian. Estatuko eta Europako pertsona ekintzaileei eta startupei zuzendutako lehiaketa bat da, ikus-entzunezkoen arloan teknologia berriak erabiltzen dituzten proiektuekin parte har dezaten. Izena emateko azken eguna ekainaren 1a da.
Izena ematen duten proiektuetatik, hautatzen direnak Donostiako Zinemaldian irailaren 28an (osteguna) egingo den Zinemaldia & Technology jardunaldian aurkeztuko dira; mahai-ingurua ere izango da.
TECNALIA adituen batzordean dago. Batzorde horrek hamar proiektu finalistak aukeratuko ditu, eta proiektu horiek kabigune bat doan izango dute, urtebetez, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko BICetako (Business Innovation Center) batean.
500.000 euro bitarteko finantzaketa, Euskadin proiektu bat garatzeko
Proiektu irabazleetako bakoitzak 10.000 euro jasoko ditu. Gainera, deialdi honek arreta berezia jarriko du ekintzailetzan, eta beste 3.000 eurorekin sarituko du pertsona edo talde ekintzaile batek aurkeztutako proiektu onena. Irabazleek eta finalistek, gainera, aukera izango dute beren proiektua Euskadin garatzeko 500.000 eurorainoko finantzaketa lortzeko.
Eusko Jaurlaritzak sustatu du ekimen hau Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bidez, eta TECNALIAren laguntza du, besteak beste.
Izena emateko, erabiltzaile gisa erregistratu behar duzu zinemaldiaren sisteman. Bai zure datuak sartzeko, erregistratuta bazaude, bai erabiltzaile berri gisa alta emateko, sartu Zinemaldia Startup Challenge orrian.